54. edizioa 2019

  • Artisten maila aparta eta publikoaren harrera beroa 54. Heineken Jazzaldiaren ezaugarri nagusi

    168.000 entzule izan dira kontzertuetan

    55. Heineken Jazzaldia 2020ko uztailaren 22tik 26ra izango da

    Maila artistikoari dagokionez, 54. Heineken Jazzaldia apartekoa izan da. Kontzertuak zoragarriak izan dira publikoaren eta, oro har, adituen iritziz. Zaila da batzuk nabarmentzea, baina ez da zalantzarik Maria Schneider-ek, Atomic-ek eta John Zorn-en Bagatelles Marathon proposamenak bereziki egin zutela distira.

    Maria Schneider musikagile, moldatzaile eta zuzendaria liluragarria da. Ñabardura guztiak xehe ematen dituen orkestra behar izaten du alboan bere lana gorenera eramateko eta horixe eskaini zion Ensemble Denada talde norvegiarrak: orkestra sendo eta sotila, musikari bikainez osatua. Trinitate Plazan eskaini zuten kontzertua ez dugu erraz ahaztuko, ez horixe.

    John Zorn-en Bagatelles Marathon gogoan iltzatuta geratuko zaigu luzerako. Zornen unibertso zabal eta konplexuaz gozatu ahal izan genuen, hamalau talde ezberdinetan aritu ziren hemeretzi musikarik eskaini zituzten bi kontzertu bakanetan.

    John Zornek jaso du aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, jazzaren historian, bilakaeran eta transmisioan egindako lan eskergari esker onez. Bejondeiola!

    Atomic berez talde berritzaile, ipurterre eta joria da eta Trondheim Jazz Orchestra norvegiarrarekin elkartzen denean txundigarria da emaitza. Eta halaxe geratu zen Kursaal Auditoriko entzuleria: aho bete hortz.

    Ezin aipatu gabe utzi Houston Person eta Charles McPherson saxofoi-jotzaile itzelak, laster desagertuko den belaunaldi dotorearen lekuko direnak. Baladak interpretatzeko duten modua ez dago imitatzerik; musikari jakintsu eta apainak dira eta entzuleek ederki gozatu zuten haien emanaldi paregabeez.

    Arrakasta handiko beste artista ugari zeuden jaialdiko egitarauaren buru: Jamie Cullum, Joe Jackson, Diana Krall eta Sílvia Pérez Cruz, Toquinho eta Javier Colina. Jendetza batzen dutelako eta gorputz eta arima aritzen direlako dira ezagun. Ez zuten hutsik egin, dena eta gehiago eman zuten. Joan Baezen kontzertuak txiki utzi zuen leporaino beteta zegoen Zurriola hondartza. Bihotzeraino heldu zitzaigun mitoaren emanaldia, artista konprometituaren “Fare Thee Well” agur birako azken-hirugarren kontzertua.

    Japoniako zikloak arrakasta handia izan du. Sorpresa handia izan da eta japoniar jazzaren maila apartekoa ezagutzeko aukera eman du. Chihiro Yamanaka eta Ai Kuwabara piano-jotzaileek emanaldi zoragarriak eskaini zituzten eta Rei gitarrista fresko eta alaiak publikoa txunditu zuen.

    Oso pozik gaude. Geroz eta emakume gehiago daude euskal musika taldeetan, kalitate itzelekoak gainera eta lehen lerroan kementsu; agerikoa da jazz taldeetan (Reunion Big Band, Lurpekariak, Juan José Cabillas with Strings, The Funk & Risketeers…), rock eremuko taldeetan (Belako, Nøgen) edota bakarkako proiektuetan (Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya).

    Publikoak aparteko aipamena merezi du; haren fideltasuna eta jarrera ona saritzeko modukoak dira. Eguraldi ona izan dugunean, jendetza batu da giro paregabe eta jatorrean. Eta eguraldia eskasa izan denetan, jendea ez da kikildu, antolatzaileek banatutako zirak jantzi dituzte eta eguraldiari egin diote aurre, musikariak euren onena ematera bultzatuz.

    Aurten, euri zaparrada gogorrak eta haize bortitza izan ditugu kontra. Eragozpen ugari sortzeaz gain, lehen eguneko Jazz Band Ball jendetsuak iragartzen zuen entzule marka gainditzea galarazi digu. Hala eta guztiz ere, kontzertuetara gerturatutako 168.000 entzuleek Heineken Jazzaldia ekitaldi herrikoi eta parte-hartzailea dela ikusarazi dute.

    Halaber, aipatzekoa eta eskertzekoa da jaialdiko taldeak egun hauetan zehar burutu duen lana. Eszenatoki ezberdinetako arduradun gazteek (emakumeak gehienak), langile prestuak lagun zituztela, trebezia handiz egin diete aurre eguraldi txarrak eragindako eragozpenei.

    Jaialdi hau ez du ez inork ez ezerk geldituko. Abian dira dagoeneko 55. ediziorako prestaketa lanak eta erronka zail eta bizigarria dugu aurrean: hurrengo urteko Heineken Jazzaldia are hobea izatea.

  • Joan Baez

    Elkano Browning Cream

    Zahara

    Maria Schneider

    Neneh Cherry

    Stinus Vidal

    Houston Person Trio

    Diana Krall

    Charles McPherson Quartet

    Promozio Bideoa

    Jamie Cullum

    Eri Yamamoto

    Donny McCaslin Quintet

    Atomic

    Neneh Cherry

    Unspeakable Garbage

    Nøgen

    Belako

    Sílvia Perez Cruz-Toquinho-Javier Colina

  • 54 HEINEKEN JAZZALDIA
    2019, Uztailak 24-28

    Uztailak 24 (asteazkena)

    JAZZ BAND BALL

    Heineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.

    20:45. Joan Baez: Fare Thee Well… Tour 2019
    Joan Baez (ahotsa, gitarra), Dirk Powell (mandolina, gitarra, baxua, pianoa, biolina), Gabriel Harris (perkusioa), Grace Stumberg (ahotsa)

    23:30. Jamie Cullum
    Jamie Cullum (pianoa, ahotsa), Tom Richards (saxoa, teklatuak, ahotsa), Rory Simmons (tronpeta), Brad Webb (bateria, ahotsa), Loz Garratt (baxua, ahotsa), Tom Varrall (gitarra), Aisha Stuart (ahotsa), Shanna Goodhead (ahotsa)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    19:30. Ola Onabulé
    Ola Onabulé (ahotsa), John Crawford (pianoa), Guillermo Hill (gitarra), Patrick Scales (kontrabaxua), Will Fry (perkusioa), Christopher Nickolls (bateria)

    22:15. Elkano Browning Cream
    Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Franck Mantegari (bateria)

     

    Heineken Terraza. Sarrera doan.

    19:30. Rei
    Rei (gitarra, ahotsa), Katsuhiro Mafune (baxua), Miyoko Yamaguchi (bateria)

    22:15. Love & Revenge: Music and Cinema from the Arab World
    Rayess Bek (makinak), Mehdi Haddab (oud elektrikoa), Julien Perraudeau (teklatuak), La Mizra (bideo-konposizioa zuzenean)

     

    Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

    19:30. Saxophone Con-Clave
    Andrew Krahm (saxo altua), Steven Walker (saxo altua), James Miceli (saxo tenorra), Jeff Lederer (saxo tenorra), Teji Vega (saxo baritonoa), Brandon Rivas (tronboia), Gregory Franz (pianoa), Sean Dullaghan (baxua), Ellis Holmes (bateria), Melissa Migliano (bibrafonoa, perkusioa)

    22:15. Dan Barrett Classic Jazz All Stars
    Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Nicky Parrott (ahotsa, kontrabaxua), Michael Keul (bateria)

     

     

    Uztailak 25 (osteguna)

    San Telmo Museoa – Fundación SGAE Gunea. 11:30. Sarrera doan.

    Patri Goialderen hitzaldia: Miles Davis (gaztelaniaz)

    Paul San Martín-Lluís Coloma Duo
    Paul San Martín (pianoa, ahotsa), Lluís Coloma (pianoa)

     

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 12:30. 18€.

    Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio + Easo Abesbatza
    Eri Yamamoto (pianoa), Masatoshi Kamaguchi (kontrabaxua), Ikuo Takouchi (bateria), Easo Abesbatza (ahotsa). Zuzendaria:Gorka Miranda

     

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 17:30. 5€.

    Unspeakable Garbage (Moppa Elliott, Bryan Murray, Nick Millevoi, Ron Stabinsky, Dan Monaghan) 
    Moppa Elliott (baxua), Bryan Murray (saxoa), Nick Millevoi (gitarra), Ron Stabinsky (pianoa), Dan Monaghan (bateria)

     

    Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea. 18:00. 28€

    Joe Jackson
    Joe Jackson (ahotsa), Graham Maby (baxua), Teddy Kumpel (gitarra), Doug Yowell (bateria)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 28 €

    Donny McCaslin Quintet: Blow
    Donny McCaslin (saxo tenorra), Jeff Taylor (ahotsa), Jason Lindner (pianoa), Jonathan Maron (baxua), Zach Danziger (bateria)

    Maria Schneider & Ensemble Denada
    Maria Schneider (konposizioa, zuzendaritza musikala), Frank Brodahl (tronpeta/fliskornoa), Marius Haltli (tronpeta, fliskornoa), Anders Eriksson (tronpeta, fliskornoa), Hayden Powell (tronpeta, fliskornoa), Even Kruse Skatrud (tronboia), Nils Andreas Granseth (tronboia), Kristoffer Kompen (tronboia), Ingrid Utne (tronboi baxua), Jan Kaare Hystad (saxo altua), Børge-Are Halvorsen (saxo altua), Nils Jansen (saxo tenorra), Atle Nymo (saxo tenorra), Tina Lægreid Olsen (saxo baritonoa), Olga Konkova (pianoa), Philippe Thuriot (eskusoinua), Jens Thoresen (gitarra), Per Mathisen (baxua), Håkon Mjåset Johansen (bateria)

     

    Heineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.

    21:00. Zahara
    Zahara (gitarra akustikoa, ahotsa), Martí Perarnau (teklatuak, sintetizadoreak, koruak), Manuel Cabezalí (gitarra elektrikoa, koruak), Carlos Sosa (bateria, perkusioa), Pablo Pérez (baxua, koruak)

    23:30. Dorian
    Marc Dorian (ahotsa, gitarra), Belly Hernández (ahotsa, teklatuak), Bart Sanz (baxua), Lisandro Montes (teklatua, gitarra, ahotsa), Víctor López (bateria)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Curt Wilson Alumni Jazz Band
    Curt Wilson (zuzendari artistikoa), Wayne Atchley (baxua), David Williams (gitarra), Drew Ruiz (perkusioa), Tom Laney (pianoa), Alan Burton (saxo altua), Marc Bellomy (saxo altua), Kevin Love (saxo baritonoa), Rene Ozuna (saxo tenorra), Harry Tschoerner (saxo tenorra), Todd Burrer (tronboia), Skipper Dolt (tronboia), Chuck Compher (tronboia), Jacob Small (tronboia), Tony Yarbrough (tronpeta), Mike Rogers (tronpeta), Sammy Tork (tronpeta), John McDonald (tronpeta), Trent Evans (tronpeta)

    19:45. Long Island Sound Vocal Jazz

    22:15. Adrien Brandeis (bertan behera euriagatik)
    Adrien Brandeis (pianoa)

     

    Heineken Terraza. Sarrera doan.

    18:00. Ainhoa Larrañaga
    Ainhoa Larrañaga (ahotsa), Iker Lauroba (kontrabaxua, gitarra), Amaia Miranda (gitarra), Garazi Esnaola (pianoa), Haritz Lauroba (bateria)

    19:45. Elkano Browning Cream
    Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Franck Mantegari (bateria)

    22:15. Rei (bertan behera euriagatik)
    Rei (gitarra, ahotsa), Katsuhiro Mafune (baxua), Miyoko Yamaguchi (bateria)

     

    Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

    18:00. The Funk & Risketeers
    Maider Legarreta (ahotsa), Asier Ardaiz (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Brian Aching (gitarra), Jorge Fernández(pianoa), Aritz Luzuriaga (baxua), Rakel Arbeloa (bateria)

    19:45. Ekhilore Quintet
    Juan José Cabillas (saxoa), Juan Oliveira (gitarra), Nacho Soto (pianoa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), Ander Alonso (bateria)

    22:15. Xahu
    Josu Salegi (saxo altua), Mikel Núñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxua), Unai Olabarri (bateria)

     

    Tabakalera (Jazzinema). 19:00. 3,50€.
    Un témoin dans la ville

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Nauticool. Sarrera doan.

    17:00-20:00. DJ Tahira

    21:00-22:30. Züm Trio (bertan behera euriagatik)
    Loïc le Guillanton (gitarra, konposizioa),  Adèle Docherty (biolina), Michael Geyre (eskusoinua)

    23:00-24:30. Makala & Jimmy Bidaurreta: Descarga Libre Sexteto (bertan behera euriagatik)
    Eduardo Lazaga (bateria, koruak), Denis Barzaga (perkusioa, koruak), Yarian Yaque (tronboia), Jon Oiartzun (baxua), Jimmy Bidaurreta (teklatuak, koruak), Mikel Makala (ahotsa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Oquendo. Sarrera doan.

    12:30. Spread Your Swings
    Noa Eguiguren (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Gus González (cajón, perkusioa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA!  Xarma. Sarrera doan.

    21:00. Kassandra Charalampi Trio
    Kassandra Charalampi (ahotsa), Javier Merino (gitarra), Víctor Vega (tronpeta)

     

     

    Uztailak 26 (ostirala)

    San Telmo Museoa – Fundación SGAE Gunea. 11:30. Sarrera doan.

    Patri Goialderen hitzaldia: Keith Jarrett (gaztelaniaz)

    Jon Urrutia Trio
    Jon Urrutia-Monnot (pianoa), Damien Varaillon (kontrabaxua), Stéphane Adsuar (bateria)

     

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 12:30. 22€.

    Martirio & Chano Domínguez: A Bola de Nieve
    Martirio (ahotsa), Chano Domínguez (pianoa)

     

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 17:30. Sarrera doan.

    Chihiro Yamanaka Trio
    Chihiro Yamanaka (pianoa), Yoshi Waki (baxua), John Davis (bateria)

     

    Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea. 18:00. 18€

    Atomic + Trondheim Jazz Orchestra
    Magnus Broo (tronpeta), Fredrik Ljungkvist (saxoa, klarinetea), Håvard Wiik (pianoa), Ingebrigt Håker Flaten (baxua), Jon Fält (bateria), Signe Emmeluth (saxo altua), Per “Texas” Johanson (saxo tenorra), Hild Sofie Tafjord (tronpa), Ole Jørgen Melhus (tronboia), Adrian Løseth Waade (biolina), Lene Grenager (txeloa), Kyrre Laastad (bateria, perkusioa)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 30 €

    Joshua Redman-Ron Miles-Scott Colley-Dave King: Still Dreaming
    Joshua Redman (saxoa), Ron Miles (tronpeta), Scott Colley (kontrabaxua), Dave King (bateria)

    Unspeakable Garbage (Moppa Elliott, Bryan Murray, Nick Millevoi, Ron Stabinsky, Dan Monaghan)
    Moppa Elliott (baxua), Bryan Murray (saxoa), Nick Millevoi (gitarra), Ron Stabinsky (pianoa), Dan Monaghan (bateria)

     

    Heineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.

    21:00. Stinus Vidal
    Jaime Stinus (gitarra, ahotsa), Xavier Vidal (ahotsa),Miguel Mazón (bateria),Jaime Burgos (teklatuak),Jaume Prat (baxua)

    23:30. Neneh Cherry
    Neneh Cherry (ahotsa), Cameron McVey (ahotsa, Ableton), Preetesh Hirji (Ableton), Samson Srinuan (baxua, gitarra elektrikoa, sintetizadoreak), John Tonks (zuzendaritza musikala, bateria elektrikoa, perkusioa, Ableton), Iona Thomas (ahotsa, pianoa, baxua), Rosie Bergonzi (ahotsa, perkusioa, pianoa)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Juan José Cabillas with Strings
    Juan José Cabillas (saxo altua), Josep Pou (pianoa), Pupy Domínguez (kontrabaxua), Brais Lorenzo (bateria), Celia Rebate (biolina), Joanes Rubio (biolina), Amalia García (biola), Laura Juanco (biolontxeloa), Ainhoa Pérez (oboea), Fernando Casado (tronpa), Alexia Gialitakis (harpa), Leonardo Moyano (orkestra-zuzendaritza)

    19:45. Dan Barrett Classic Jazz All Stars
    Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Nicky Parrott (ahotsa, kontrabaxua), Michael Keul (bateria)

    22:15. Ai Kuwabara The Project
    Ai Kuwabara(pianoa),Keisuke Torigoe(kontrabaxua), Senju Muneomi(bateria)

     

    Heineken Terraza. Sarrera doan.

    18:00. Sara Zozaya (bertan behera euriagatik)
    Sara Zozaya (ahotsa, gitarra, pianoa), Antton Goikoetxea (gitarra)

    19:45. Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet
    Javier López Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarra), Daniel Lizarraga (bateria)

    22:15. Rei
    Rei (gitarra, ahotsa), Katsuhiro Mafune (baxua), Miyoko Yamaguchi (bateria)

     

    Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Fredi Peláez Trio
    Fredi Peláez (Hammond organoa), Hilario Rodeiro (bateria), Mikel Romero (gitarra)

    19:45. Organizing
    Raúl Sainz de Rozas (gitarra), Elsa García Lizundia (saxo tenorra), Gorka Iraundegui (Hammond organoa), Juan Luis Castaño (bateria)

    22:15. Züm Trio
    Loïc le Guillanton (gitarra, konposizioa),  Adèle Docherty (biolina), Michael Geyre (eskusoinua)

     

    Tabakalera (Jazzinema). 19:00. 3,50€.
    Radio Days

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Nauticool. Sarrera doan.

    17:00-20:00. DJ Floro (bertan behera euriagatik)

    21:00-22:30. Las Hermanas Caronni
    Gianna Caronni (klarinetea, klarinete baxua, ahotsa), Laura Caronni (biolontxeloa, ahotsa)

    23:00-24:30. Makala & Jimmy Bidaurreta: Descarga Libre Sexteto
    Eduardo Lazaga (bateria, koruak), Denis Barzaga (perkusioa, koruak), Yarian Yaque (tronboia), Jon Oiartzun (baxua), Jimmy Bidaurreta (teklatuak, koruak), Mikel Makala (ahotsa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Xarma. Sarrera doan.

    21:00. Kassandra Charalampi Trio
    Kassandra Charalampi (ahotsa), Pablo Costas (teklatuak), Víctor Vega (tronpeta)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Victoria Café. Sarrera doan.

    23:30. Lara Vizuete Quartet
    Lara Vizuete (ahotsa), Marcos Salcines (pianoa), Ernesto Larcher (kontrabaxua), Mikel Urretagoiena (bateria)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! El Perlón-La Perla. Sarrera doan.

    19:30. Spread Your Swings
    Noa Eguiguren (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Gus González (cajón, perkusioa)

     

     

    Uztailak 27, larunbata

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 11:30. Sarrera doan.

    Patri Goialderen hitzaldia: La música de jazz en Japón (gaztelaniaz)

    Ai Kuwabara Solo
    Ai Kuwabara(pianoa)

     

    San Telmo Museoa – Fundación Skoda Gunea. 12:30. Sarrera doan.

    Baldo Martínez Grupo: Vientos cruzados
    David Herrington (tronpeta, fliskornoa), Juan Saiz (txirula/, saxo tenorra), Pedro López (bateria, perkusioa), Baldo Martínez (kontrabaxua)

     

    Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 17:30. 10€.

    Charles McPherson Quartet
    Charles McPherson (saxo altua), Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

     

    Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea. 18:00. 50€

    John Zorn: Bagatelles Marathon I

    Masada
    John Zorn (saxoa), Dave Douglas (tronpeta), Greg Cohen (baxua), Joey Baron (bateria)

    Sylvie Courvoisier and Mark Feldman
    Mark Feldman (biolina), Sylvie Courvoisier (pianoa)

    Mary Halvorson Quartet
    Mary Halvorson (gitarra), Miles Okazaki (gitarra), Drew Gress (baxua), Tomas Fujiwara (bateria)

    Craig Taborn Solo
    Craig Taborn (pianoa)

    Trigger
    Will Greene (gitarra), Simon Hanes (baxua), Aaron Edgcomb (bateria)

    Erik Friedlander-Mike Nicolas Duo
    Erik Friedlander (txeloa), Michael Nicolas (txeloa)

    John Medeski Trio
    John Medeski (organoa), Dave Fiuczynski (gitarra), Calvin Weston (bateria)

     

    Trinitate Plaza. 21:00. 50 €

    Houston Person Trio
    Houston Person (saxo tenorra), Ben Paterson (organoa), Willie Jones III (bateria)

    Diana Krall
    Diana Krall (pianoa, ahotsa), Robert Hurst (kontrabaxua), Karriem Riggins (bateria). Artista gonbidatu bereziak: Joe Lovano (saxoa), Marc Ribot (gitarra)

     

    Heineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.

    21:00. Nøgen
    Eider Saez (ahotsa), Markel Idigoras (ukelele, ahotsa), Alex Irazusta (gitarra, ahotsa), Olatz Cuevas (baxua, ahotsa), Jokin Guilisagasti (bateria, ahotsa)

    23:30. Belako
    Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Lore Billelabeitia (baxua), Lander Zalakain (bateria), Cris Lizarraga (ahotsa)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Nacho Soto: Experiment 64 (bertan behera euriagatik)
    Nacho Soto (pianoa, teklatuak, moldaketak),  Eolo Andino (saxo altua),  Juan José Cabillas (saxo altua),  Alejandro Haro (saxo baritonoa, saxo tenorra),  Iñigo Cuenca (tronpeta),  Alejandra Artiel (tronpeta),  Alberto Martínez (tronboia),  Juan Oliveira (gitarra),  Carlos Montull (baxua), Ander Zulaika (bateria)

    19:45. Yuki Arimasa-Ryo Ogihara (bertan behera euriagatik)
    Yuki Arimasa (pianoa), Ryo Ogihara (gitarra)

    22:15. Chihiro Yamanaka Trio (bertan behera euriagatik)
    Chihiro Yamanaka (pianoa), Yoshi Waki (baxua), John Davis (bateria)

     

    Heineken Terraza. Sarrera doan.

    18:00. Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth (bertan behera euriagatik)
    Miguel Arribas (saxo tenorra, saxo altua), Joan Gonga (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia), Andrés Navascuez (pianoa), Alejando Ordóñez (baxua), Borja Goñi (gitarra), Iñigo Elexpuru (bateria)

    19:45. Broken Brothers Brass Band (bertan behera euriagatik)
    Alfonso Areta (helikoia), Juan Pedro Medrano (helikoia), Jon Uribeetxeberria (dunbala), Dani Lizarraga (kaxa), Ion Celestino (tronpeta), Marío Díaz de Rada (tronpeta), Julen Arbizu (tronpeta), Javier Jauquicoa (tronboia), Adrián Martínez (tronboia), Miguel Moisés (tronboia), Eneko Urrestarazu (tronboia)

    22:15. Las Hermanas Caronni (bertan behera euriagatik)
    Gianna Caronni (klarinetea, klarinete baxua, ahotsa), Laura Caronni (biolontxeloa, ahotsa)

     

    Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

    19:45. No-Land Trio
    Aitor Bravo (bateria), Jorge Fernández (pianoa), Juan Manuel Domínguez (kontrabaxua)

    22:15. RO
    Iker Amenabar (baxua), Mikel Iraeta (pianoa, syntheak), Iñigo González (gitarra), Gorka Alkalde (gitarra), Josu Usobiaga (bateria)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Nauticool. Sarrera doan.

    17:00-18:30. DJ Rev. John Howell

    18:30-20:00. DJ Kino Internacional

    21:00-22:30. Züm Trio
    Loïc le Guillanton (gitarra, konposizioa),  Adèle Docherty (biolina), Michael Geyre (eskusoinua)

    23:00-24:30. Makala & Jimmy Bidaurreta: Descarga Libre Sexteto
    Eduardo Lazaga (bateria, koruak), Denis Barzaga (perkusioa, koruak), Yarian Yaque (tronboia), Jon Oiartzun (baxua), Jimmy Bidaurreta (teklatuak, koruak), Mikel Makala (ahotsa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Victoria Café. Sarrera doan.

    23:30. Lara Vizuete Quartet
    Lara Vizuete (ahotsa), Marcos Salcines (pianoa), Ernesto Larcher (kontrabaxua), Mikel Urretagoiena (bateria)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! El Perlón-La Perla. Sarrera doan.

    19:30. Spread Your Swings
    Noa Eguiguren (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Gus González (cajón, perkusioa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Ni Neu. Sarrera doan.

    12:30. Elkano Browning Cream
    Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Franck Mantegari (bateria)

     

     

    Uztailak 28, igandea

    Victoria Eugenia Club – Skoda Gunea. 12:30. 15€. 

    Houston Person Trio
    Houston Person (saxo tenorra), Ben Paterson (organoa), Willie Jones III (bateria)

     

    San Telmo Museo – Fundación SGAE Gunea. 12:30. Sarrera doan.

    Nico Casal
    Nico Casal (pianoa), Blanca García (txeloa), Xabi Casal (saxoa)

     

    Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea. 17:00. 50€

    John Zorn: Bagatelles Marathon II

    Nova Quartet
    John Medeski (pianoa), Kenny Wollesen (bibrafonoa), Trevor Dunn (baxua), Joey Baron (bateria)

    Gyan Riley and Julian Lage
    Gyan Riley (gitarra), Julian Lage (gitarra)

    Brian Marsella Trio
    Brian Marsella (pianoa), Trevor Dunn (baxua), Kenny Wollesen (bateria)

    Ikue Mori
    Ikue Mori (elektronika)

    Kris Davis
    Kris Davis (pianoa), Mary Halvorson (gitarra), Drew Gress (baxua), Kenny Wollesen (bateria)

    Peter Evans Solo
    Peter Evans (tronpeta)

    Asmodeus
    Marc Ribot (gitarra), Trevor Dunn (baxua), Kenny Grohowski (bateria)

     

    Victoria Eugenia Club – Skoda Gunea. 17:30. Sarrera doan. 

    Chihiro Yamanaka Trio
    Chihiro Yamanaka (pianoa), Yoshi Waki (baxua), John Davis (bateria)

     

    Trinitate Plaza. 20:00. 45 €

    Charles McPherson Quartet
    Charles McPherson (saxo altua), Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

    Sílvia Pérez Cruz-Toquinho-Javier Colina
    Sílvia Pérez Cruz (ahotsa), Toquinho (gitarra, ahotsa), Javier Colina (kontrabaxua)

     

    Frigo Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Reunion Big Band
    Carlos Sagaste (saxo altua), Eolo Andino (saxo altua), Pablo Mazas (saxo tenorra), Miguel Arribas (saxo tenorra), Xabier Oruesagasti (saxo baritonoa), Ignacio Soto (tronboi baxua), Adrián Martínez (tronboia), Luis Cortés (tronboia), Alberto Martínez (tronboia), Asier Ardaiz (tronpeta), Robert Menges (tronpeta), Alejandra Artiel (tronpeta), Iñigo Cuenca (tronpeta), Brian Aching (gitarra), Andrés Navascuez (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Carlos Montull (baxua), Raquel Arbeloa (bateria), Guillermo Elizaga (perkusioa), Maider Legarreta (ahotsa), Irati Bilbao (ahotsa)

    19:45. Nasim Quartet
    Brian Aching (gitarra elektrikoa), Pablo Costas (pianoa, sintetizadoreak), Ledian Mola (kontrabaxua), Nasim López-Palacios (bateria)

    21:30. Ai Kuwabara The Project
    Ai Kuwabara(pianoa),Keisuke Torigoe(kontrabaxua), Senju Muneomi(bateria)

     

    Heineken Terraza. Sarrera doan.

    18:00. Lurpekariak
    Nerea Erbiti (ahotsa), Ion Celestino (tronpeta), Sustrai Colina (bertsolaria), Ander García (kontrabaxua), Javier Callén (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Israel Tubilleja (bateria)

    19:45. Xvr Estévez Sextet
    Xurxo Estévez (kontrabaxua), Pablo Costas (pianoa), Carles Pérez (bateria), Pablo Maza (saxoa), Íñigo Cuenca (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia)

    21:30. Yuki Arimasa-Ryo Ogihara
    Yuki Arimasa (pianoa), Ryo Ogihara (gitarra)

     

    Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

    18:00. Hot Potato Blues Band
    Alberto Bosch (baxua), Juanrra Etxaburua (bateria), Iñigo Elena (Helen) (ahotsa), Txenan Calvo (gitarra), Asier Nieto (Kixki) (ahoko soinua)

    19:45. Anai
    Garikoitz Gorrotxategi (ahotsa, gitarra), Iván Martínez Martín (bateria, ahotsa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Nauticool. Sarrera doan.

    17:00-18:30. Beltza Weekend DJ

    18:30-20:00. DJ Digginlab

    21:00-22:30. Las Hermanas Caronni
    Gianna Caronni (klarinetea, klarinete baxua, ahotsa), Laura Caronni (biolontxeloa, ahotsa)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Oquendo. Sarrera doan.

    12:30. Sara Mansilla y los Juanes
    Sara Mansilla (ahotsa), Juan José Cabillas (saxoa), Juan Rodríguez (gitarra)

     

    Heineken Jazzaldia EXTRA! Polka. Sarrera doan.

    18:30. Mojo Hand
    Gorka Azpiroz (ahotsa), Nando Neira (baxua), Jon Aira (gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa)

     

    Abonamenduak

    Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunea (4 kontzertu, Bagatelles Marathon barne): 116,80€

    Trinitate Plaza (4 kontzertu): 122,40€

    Bagatelles Marathon (2 kontzertu, 27 eta 28): 90€

     

    JAZZINEMA (Egitarau osoa)
    Tabakalera. 19:00. 3,50€

    Uztailak 04 (osteguna)
    Ella Fitzgerald: Just One of those Things

    Uztailak 11 (osteguna)
    Touch of Evil – Gaizkiaren ukitua-

    Uztailak 18 (osteguna)
    Les liaisons dangereuses

    Uztailak 19 (ostirala)
    À bout de souffle

    Uztailak 25 (osteguna)
    Un témoin dans la ville

    Uztailak 26 (ostirala)
    Radio Days

  • CARTEL HEINEKEN JAZZALDIA 2019
    web-extra