57 edizioa 2022

  • 57. JAZZALDIAK PUBLIKOAREN SARIA IRABAZI DU

    Kontzertu handiak, topaketak eta besarkadak Jazzaldiaren historiako ediziorik jendetsuenetako bat ospatzeko

    57. Jazzaldiak bere publikoa berreskuratu du, eta programatutako kontzertu guztietan jendetza elkartu da aurtengoan. Guztira 150.000 pertsona bertaratu dira eta 14 agertokiak bete egin dira askotan. Entzuleek kalitate musikal bikaineko kontzertuekin gozatu dute, gure oroimenean betiko geratuko diren emanaldi asko eta edukiera osoa izan dugun edizio honetan. Gainera aurtengo Jazzaldian hondartzako agertokia (Keler Gunea) berriz ireki dugu, Kursaaleko terrazek ere euren giroa berreskuratu dute (Frigo Gunea eta Fnac Gunea), Nauticool berriro ireki dugu…

    Jazzaldiak publikoaren erantzuna eskertu nahi du, eguraldi onarekin batera esparru guztiak betetzeaz gain, beste urte batez, portaera eredugarriarekin eta inolako gorabeherarik gabe egin direlako ekitaldi guztiak. Hiria musikaz gainezka egon da sei egunez, eta 79 kontzertutan jai giroa, ospakizun giroa eta berrelkartzeak nagusitu dira.

    Kalitate artistiko eta musikalaren bikaintasuna orokorra izan da, eta Jazzeko eta beste genero batzuetako izar handiek kontzertu gogoangarriak eskaini dizkigute. Horietako batzuk aipatzearren, honako hauek azpimarra genitzake: Simple Minds, 42.000 pertsona bildu zituena Keler Gunean; Mulatu Astatke, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuena; Hiromi, Trinitate Plazan soka laukote batek lagunduta; Iggy Pop, 75 urterekin, Kursaal Auditorioa irauli zuena; Vintage Trouble, mundu guztia hondartzan dantzan jarri zuena; Craig Taborn, Skoda San Telmo Museoan bere inprobisazio txundigarriekin; Marco Mezquida & Juan de la Rubia, Victoria Eugenia Antzokian bere maisutasun apartekoarekin; Herbie Hancock, Kursaal Auditorioan, historian Jazz musikaririk onenetarikoa dela frogatuz…

    Trinitate plaza

    Aurten, edukiera osoa berreskuratuta eta zenbakidun eserlekuei eutsita, 8 kontzertu egin dira Trinitate plazan, eta 4 egunetatik 3tan sarrera guztiak saldu dira.

    Trinitate Plazako lehen egunean, uztailaren 22an, Hiromik, hari laukote batek lagunduta, kontzertu magistral bat eskaini zuen. Lehenago, M¡ho Hazama Musikene Summer Big Band-a zuzentzen hasi zen, gau japoniar bikaina osatuz.

    Hilaren 23an, Steve Coleman & Five Elements taldeak beraien jarraitzaileen memorian geratuko den kontzertua eskaini zuten. Ondoren, Louis Cole lotsagabe eta ganberroak kontzertu berezi bat eskaini zigun.

    24an, Amina Claudine Myersek, aurretik Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuenak, 50eko hamarkadako gospel talde beltzei egindako omenaldia eskaini zuen. Hurrengo kontzertuan Ben Lamar Gay ameslari, espiritual eta konplexua entzun ahal izan genuen.

    Trinitate plazako kontzertuekin bukatzeko Lakecia Benjamin saxofoi jotzailea izan genuen, Alice eta John Coltrane-ek konposatutako abestiak berrinterpretatuz. Eta edizio honen azken puntua Diana Krall-ek jarri zuen, zeinak publiko leial baten aurrean, bere ahots, piano eta interpretatzeko moduarekin, bere hurbiltasun eta maitasun sentimendua erakutsi zion publikoari, esparruari eta hiriari; berarentzat Europako onenak diren publiko, esparru eta hiria.

    Kursaal Auditorioa

    Kursaaleko auditoriuma egunero bete da, uztailaren 24a izan ezik, bertan, 1800 pertsonako edukiera osotik 400 sarrera geratu ziren saldu gabe.

    Kursaal Auditorioak kalitate artistiko handiko eta estilo anitzeko 5 kontzertu hartu ditu. Calexicok, lehen egunean, publikoa berotu zuen bere mugako musikarekin. Gregory Porterrek, bere ahots handiarekin, berriro ere argi utzi zuen munduko Jazz abeslaririk onenetako bat dela. Iggy Popek, nekaezin, jendez gainezka zegoen Auditorioa erabat irauli zuen, hasiera-hasieratik publikoa zutik jarrita, kontzertu ahaztezina eskaini zuen, gogoan iltzatuta geratuko zaiguna. 24an Yann Tiersen-en txanda izan zen, ikus-entzunezko muntaia ikusgarri batekin eta bere Electronic Set kontzertuarekin. Eta amaitzeko, 25ean, Herbie Hancock maisu handiak, Jazzaren historian handienetako bat dela erakutsi zuen eta bere ibilbide osoko kantu bikainenetako asko errepasatu zituen.

    FCC Victoria Eugenia Antzokia

    Aurten, aurrekoan bezala, FCC Victoria Eugenia Antzokiak hartu du JazzEñeren zortzigarren edizioa. Kontzertu guztietara, batez beste, 650 pertsona bertaratu dira, eta kalitate handiko 8 musika proposamenez gozatzeko aukera izan dute: Oreka TX, Chico Pérez, Verónica & Javier Sánchez, Carlos Sarduy Quartet, Moisés Sánchez, Daahoud Salim Quintet, Berta Moreno eta Ernán López-Nussa.

    Hilaren 25ean, JazzEñetik kanpo, eta antzokia ia beteta zegoela, Marco Mezquida eta Juan de la Rubia aritu ziren, eta lau eskutara, pianoan eta organoan, Bachen piezak berrinterpretatu zituzten kontzertu guztiz magistral batean.

    Keler Gunea

    Aurten, hondartzako agertoki handia berreskuratu ahal izan dugu, azkenean, eta bederatzi kontzertu bikainez gozatu ahal izan dugu. Uztailaren 20an, Simple Minds gogoz aritu zen 40 urteko ibilbidea ospatzeko, eta ikusleek ederki eskertu zuten, milaka pertsona bilduz. Hilaren 21ean, Mulatu Astatkek, aurtengo Donostiako Jazzaldia sarietako batek, kontzertu hipnotiko eta gogoangarri bat eskaini zuen, eta, ondoren, Curtis Hardingek entzuleak liluratu zituen bere “slop ‘n’ soul”-arekin. Uztailaren 22an, The Excitements taldeak bere soul eta R ‘n’ B indartsua astindu zuen, eta, jarraian, hondartza dantzan jarri zuen Carolina Durantek bere punk pop fresko eta jai-girokoarekin. Hilaren 23an, This Is The Kit taldeak indie-folk bikainarekin gozarazi zituen zaleak, eta, haien ostean, Vintage Troublek hondartza dantzan jarri zuen berriz ere, 2014ean egin bezala, bere soul gitarreroarekin. Ty Taylor abeslariak bihotza eta arima eman zituen, hareara salto eginez eta entzuleen artean abestuz. Uztailaren 24an Pillow Queens boteretsuek eta León Benaventeren zuzeneko itzelak itxi zuten Keler Guneko egitaraua, izugarrizko festarekin.

    Škoda San Telmo Museoa

    Aurten piano kontzertuen formatua errepikatu dugu San Telmo Museoko klaustroan. Inolako anplifikaziorik gabe, museoko klaustroa bezalako leku magikoan, pianoaz gozatzeko aukera eskaintzen duten edukiera txikiko kontzertuak.

    Lau piano-jotzailek, guztiak ere maila oso altukoak, bost kontzertu eman dituzte: Vadim Neselovskyi ukrainarrak Odesa Suite jo zuen, Txernobil Elkartearen aldeko ongintzazko kontzertuan; hilaren 24an, Craig Tabornek bere mundu propioan murgildu gintuen kontzertu boteretsu batekin, zeina erabat inprobisatua izan baitzen; hilaren 23an, Sofiane Pamartek konposizio propioak jo zituen, zale amorratuz betetako entzuleriaren aurrean; eta 24ean eta 25ean, miresten dituen musikagileen piezez osatutako bi egitarau ezberdin interpretatu zituen Benny Greenek.

    Frigo Gunea eta Fnac Gunea

    Terrazetan estilo eta jatorri askotariko taldeak bildu ziren. Euskal taldeen ordezkaritza zabal batek, jaialdiko Tokiko Taldeen Aukeraketaren bidez hautatuak, euskal jazzak bizi duen une bikainaz jabearazi gintuen: Carla Sevilla 5tet, Horda, Eva Alcaide, Musika Eskola Big Band, Caligrama, Trío Zemí, Gregario de Luze, Aldapeko Basque Latin Jazz, Hirukote, Swingin ‘Bayonne. KatapultaTour zirkuitu gipuzkoarraren (Mikel Moreno, Kyxo, Teko Maisin eta Rumbing Lips) eta nazioarteko artista ospetsu eta bikainen proposamenak ere izan ziren: Sharon Clark, The International Classic Jazz All Stars, Bruce Barth Trio + Terell Stafford, Federico Buccini & Jemma Label eta Atrisma.

    Nauticool, Fnac Foruma eta Garbera

    Gure chill out guneak, Nauticool izenekoak, soul, hip hop eta musika elektronikoa uztartzen dituen J-Silk bikote frantziar-ingelesaren kontzertuak hartu ditu. Fnac Forumak, berriz, Nat Simons eta Èlia Bastida & Joan Chamorro kontzertuekin bat egin zuen. Eta Garberan bost kontzertu egin dira, bi kanpoan eta 3 barruan. Broken Brothers Brass Band, Patáx, The Excitementes, Sara Mansilla eta Bruce Barth Trío taldeek emanaldi bana eskaini zuten agertoki berri horretan.

    TxikiJazz

    Txikijazz indartsu itzuli da hamargarren edizioa ospatzeko, eszenatokiak eta ikusleak bikoiztuz eta haurrentzako tailerrak berreskuratuz. Uztailaren 21etik 25era, Arima Soul, Carla Sevilla 5tet, Swingtronics, Lucia Fumero, Les Fous eta Travellin ‘Brothers taldeek musikaz gozatzeko prest zeuden familia ugari erakarri zituzten. Chillida Lekuk Txikijazzen eszenatoki berri gisa egindako estreinaldiak arrakasta handia izan zuen; 700 pertsona baino gehiago bildu zituen. Garberan, merkataritza-gunera hurbildu zirenek kalitate handiko 5 kontzertuz gozatu ahal izan zuten. Fnac Guneko Swingtronics-en amaiera-jaia ikaragarria izan zen. Taldea eszenatokitik jaitsi eta dena emanda zegoen publikoarekin dantzan bukatu zuen.

    Sarrera salmenta:

    Salgai jarri ziren 21.051 sarreretatik 18.601 saldu dira, hau da, % 88. Erosketak mundu osoko 37 herrialdetatik egin dira.

    Esparruka, guztizkoaren gaineko salmenta-ehunekoak honako hauek dira:

    – Škoda San Telmo Museoa: 1.330 sarrera salgai. 773 sarrera saldu dira (%58)
    – FCC Victoria Eugenia Antzokia: 3.395 sarrera salgai. 3.047 sarrera saldu dira (%90)
    – Kursaal Auditorioa: 8.870 sarrera salgai. 8.203 sarrera saldu dira (%92)
    – Trinitate Plaza: 6.056 sarrera salgai. 5.413 sarrera saldu dira (%90).

    Streaming-ak eta sare sozialak 

    Edizio honetan 14 kontzertu eman ditugu streaming bidez, doan, eta eskuragarri daude Youtubeko gure kanalean.

    Sare sozialetan 39.400 jarraitzaile ditugu eta gure webgunean.

    www.jazzaldia.eus webgunea:

    Ekainaren 26tik uztailaren 26ra:

    -92.000 erabiltzaile
    -426.000 bisita
    -1.200.000 gertaera
    -1´47″ batez besteko denbora
    Azken 12 hilabeteetan (2021/06/26 – 2021/07/26):

    -202.000 erabiltzaile
    -799.000 bisita
    -2.200.000 gertaera
    -1´24″ batez besteko denbora

    58 Jazzaldia ( 2023):

    2023an uztailaren 21etik 25era egingo da Donostiako Jazzaldia, berrogeita hemezortzigarrena eta dagoeneko ari gara prestatzen eta lantzen.

  • PROMO 57 JAZZALDIA 2022

    SIMPLE MINDS

    CURTIS HARDING

    JAZZEÑE: VERÓNICA FERREIRO & JAVIER SÁNCHEZ

    MIHO HAZAMA & MUSIKENE BIG BAND

    CAROLINA DURANTE

    STEVE COLEMAN & FIVE ELEMENTS

    THIS IS THE KIT

    JAZZEÑE: BERTA MORENO

    AMINA CLAUDINE MYERS

    MARCO MEZQUIDA & JUAN DE LA RUBIA

    JAZZEÑE: OREKA TX

    JAZZEÑE: CHICO PÉREZ

    MULATU ASTATKE

    JAZZEÑE: CARLOS SARDUY QUARTET

    THE EXCITEMENTS

    JAZZEÑE: MOISÉS SÁNCHEZ

    JAZZEÑE: DAAHOUD SALIM QUINTET

    VINTAGE TROUBLE

    JAZZEÑE: ERNÁN LÓPEZ-NUSSA

    BEN LAMAR GAY

  • 57 JAZZALDIA: EGITARAUA

    20 uztaila

    -19:00 Chillida Leku – 25€

    Vadim Neselovskyi

    Vadim Neselovskyi (pianoa)

    -21:30 Keler Gunea

    Simple Minds

    Jim Kerr (ahotsa), Charlie Burchill (gitarra), Cherisse Osei (bateria), Berenice Scott (teklatuak), Ged Grimes (baxua), Gordy Goudie (gitarra akustikoa), Sarah Brown (koruak)

    21 uztaila

    -11:00 San Telmo Museoa – 25€

    Vadim Neselovskyi

    Vadim Neselovskyi (pianoa)

    -12:00 Kutxa Kultur (Txikijazz)

    The International Classic Jazz All Stars

    Howard Alden (gitarra), Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Dave Chamberlain (kontrabaxua), Ricardo Ferrer (bateria)

    -12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 5€

    Oreka Tx

    Harkaitz Martinez de San Vicente (txalaparta egurrezkoa, harrizkoa, banbuzkoa, bidoia), Juanjo Otxandorena (bouzukia), Iñigo Egia (percusioak), Mixel Ducau (alboka, egurrezko clarinetea, saxo sopranoa), Mikel Ugarte (txalaparta egurrezkoa, harrizkoa, banbuzkoa, bidoia)

    Chico Pérez

    Chico Pérez (pianoa), Aroa Fernández (ahotsa), Carlos Bueno (baxua), Manuel Moro (txeloa), Guille Cortés (bateria)

    -12:30 Garbera (Txikijazz)

    Arima Soul

    Mikel Makala (baxua), Lidia Insausti (ahotsa), Paul San Martin (teklatuak), Gorka Gaztanbide (bateria)

    -18:30 Kursaal – 35€

    Calexico

    Joey Burns (ahotsa/gitarra), John Convertino (bateria), Sergio Mendoza (teklatuak/ahotsa), Martin Wenk (trompeta/gitarra/ahotsa), Jacob Valenzuela (trompeta/ahotsa), Scott Colberg (baxua/ahotsa), Brian Lopez (gitarra/ahotsa)

    -19:00 Fnac Foruma

    Nat Simons

    Nat Simons (gitarra akustikoa, ahotsa), Anchel Pueyo Solana (gitarra akustikoa, ahotsa)

    -19:30 Frigo Gunea

    Sharon Clark

    Sharon Clark (ahotsa), Fredrik Carlquist (saxo tenorra, klarinetea), Mattias Nilsson (pianoa), Ignasi Gonzales (baxua), Jo Krause (bateria)

    -19:30 Fnac Gunea

    Atrisma

    Vincent Vilnet (teklatuak), Hugo Raducanu (bateria), Johary Rakotondramasy (gitarra)

    -20:00 Garbera

    Broken Brothers Brass Band

    Juan Pedro Medrano (helikoia), Jon Uribeetxeberria (bonboa), Dani Lizarraga (kaxa), Xabier Astrain (perkusioa), Ion Celestin (tronpeta), Julen Arbizu (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia), Javier Jauquicoa (tronboia)

    -20:45 Keler Gunea

    Mulatu Astatke

    Mulatu Astatke (bibrafonoa, teklatuak, perkusioa), James Arben (saxoa), Byron Wallen (tronpeta), Danny Keane (txeloa), Ben Brown (bateria), John Edwards (kontrabaxua), Richard Olatunde Baker (perkusioa)

    -22:15 Frigo Gunea

    The International Classic Jazz All Stars

    Howard Alden (gitarra), Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Dave Chamberlain (kontrabaxua), Ricardo Ferrer (bateria)

    -22:15 Fnac Gunea

    Carla Sevilla 5tet

    Carla Sevilla (ahotsa), Marcos Salcines (pianoa), Tana Santana (baxua, kontrabaxua), Juanma Urriza (bateria), Epi Pacheco (perkusioak)

    -23:30 Keler Gunea

    Curtis Harding

    Curtis Harding (ahotsa), Michael Villiers (bateria), Aaron Stern (baxua), Jeremy Gill (teklatuak, saxoa), Tyler Morris (gitarra)

    22 uztaila

    11:00 San Telmo Museoa -30€

    Craig Taborn

    Craig Taborn (pianoa)

    -12:00 Kutxa Kultur (Txikijazz)

    Sharon Clark

    Sharon Clark (ahotsa), Fredrik Carlquist (saxo tenorra, klarinetea), Mattias Nilsson (pianoa), Ignasi Gonzales (baxua), Jo Krause (bateria)
    12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 5€

    Verónica Ferreiro & Javier Sánchez + Carlos Sarduy Ouartet

    Verónica Ferreiro (ahotsa), Javier Sánchez (gitarra), Moisés Sánchez (pianoa), Ander García (kontrabaxua), Andrés Litwin (bateria)

    -12:30 Garbera (Txikijazz)

    Carla Sevilla 5tet

    Carla Sevilla (ahotsa), Marcos Salcines (pianoa), Tana Santana (baxua, kontrabaxua), Juanma Urriza (bateria), Epi Pacheco (perkusioak)

    -18:30 Kursaal – 45€

    Gregory Porter

    Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxoa, tronpa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond organoa)

    -19:00 Frigo Gunea

    Sharon Clark

    Sharon Clark (ahotsa), Fredrik Carlquist (saxo tenorra, klarinetea), Mattias Nilsson (pianoa), Ignasi Gonzales (baxua), Jo Krause (bateria)
    19:00 Fnac Gunea

    Horda

    Eolo Andino (saxo altua), Nico Andino (tronpeta), Karles Pérez (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)

    -19:00 Fnac Foruma

    Élia Bastida & Joan Chamorro

    Èlia Bastida (biolina, ahotsa), Juan Chamorro (saxofoia, kontrabaxua)

    -20:00 Garbera

    Pátax

    Jorge Pérez (zuzendaritza artistikoa, perkusioa), Valentín Iturat (bateria), Aurora García (ahotsa), Dani Morales (tinbalak), Sara Sánchez (dantza), Carlos Sánchez (baxua), Miguel Gil (gitarra), Luis Guerra (pianoa)
    21:00 Trinitate Plaza – 35€

    Miho Hazama & Musikene Summer Big Band

    Miho Hazama (zuzendaria), Eneko Diéguez (saxo altua 1), Mar Andino (saxo altua 2), Álex Haro (saxo tenorra 1), Aitor Zorzano (saxo tenorra 2), Sergio Albacete (saxo baritonoa), Asier Ardaiz (tronpeta), Xabier Arriola (tronpeta), Javier Pérez (tronpeta), Íñigo Cuenca (tronpeta), Iker Figueroa (tronboia), Mikel Gabiola (tronboia), Ander Caro (tronboia), Gaizka Otsoa (tronboia), Jorge Fernández Juan (pianoa), Nicolás Alvear (gitarra), Joanes Ederra (kontrabaxua), Eneko Arbea (bateria)
    Hiromi

    Hiromi (pianoa), Rakhvinder Singh (biolina), Shlomy Dobrinsky (biolina), Meghan Cassidy (biola), Gabriela Swallow (txeloa)

    -21:00 Keler Gunea

    The Excitements

    Kissia San (ahotsa), Adrià Gual Altés (gitarra), Pablo Sánchez Hinojosa (gitarra), Pablo Yupton (baxua), Eduald Font (bateria), Martí Carrasco i De Casacuberta (saxo tenorra), Carlos Santo (saxo baritonoa)

    -21:00 Nauticool

    J-Silk

    Joanna Rives (ahotsa, gitarra), Louis Gaffney (baxua, sintetizadoreak)

    -22:15 Frigo Gunea

    Atrisma

    Vincent Vilnet (teklatuak), Hugo Raducanu (bateria), Johary Rakotondramasy (gitarra)

    -22:15 Fnac Gunea

    Eva Alcaide

    Eva Alcaide (gitarra), Irati Bilbao (ahotsa), Andrés Navascuez (pianoa), Aritz Luzuriaga Echarri (baxua), Aitor Bravo (bateria)

    -23:30 Keler Gunea

    Calorina Durante

    Diego Ibáñez (ahotsa), Martín Vallhonrat (baxua), Juan Pedrayes (bateria), Mario del Valle (gitarra)

    23 uztaila

    11:00 San Telmo Museoa – 30€

    Sofiane Pamart

    Sofiane Pamart (pianoa)

    -12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 5€

    Moisés Sánchez

    Moisés Sánchez (pianoa)
    Daahoud Salim Quintet

    Daahoud Salim (pianoa), Bruno Calvo (tronpeta), Pablo Martínez (tromboia), Hendrik Müller (kontrabaxua), SunMi Hong (bateria)

    -12:30 Garbera (Txikijazz)

    Swingtronics

    Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, clarinete), Ibon Jordán (bateria)

    -18:00 Victoria Eugenia Antzokia

    Lucia Fumero

    Lucia Fumero (pianoa, ahotsa), Martín Leiton (kontrabaxua), Juan Rodríguez Berbín (bateria, perkusioak)

    -18:30 Kursaal – 80€

    Iggy Pop

    Iggy Pop (ahotsa), Leron Thomas (trompa), Sarah Lipstate (gitarra), Corey King (tronboia), Florian Pellissier (teklatuak), Gregoire Fauque (gitarra), Sylvian Ruby (baxua), Thibaur Brandalise (bateria)

    -19:00 Frigo Gunea

    Musika Eskola Big Band

    Mikel Romero, Ibon Irijoa (zuzendaritza), Diego Garcia (bateria), Jon Ander Amigo, Patxi Villanueva (baxua), Michel Benet, Aitor Suarez (gitarra), Irene Del Amo (pianoa), Larraitz Uralde, Mikel Muñoz,Ramon Irizar, Ibon Irijoa, Duncan Cameron (saxoa), Eneko Gomez, Marc Frederic, Juanan Diez (tronboia), JoseMari Dorronsoro, Raul Bautista, Ander Peñalba, Alberto Santos (tronpeta), Javier Samper, Maya Samper, Natalia Izquierdo (ahotsa)

    -19:00 Fnac Gunea

    Caligrama

    Victor Vega (tronpeta), Eneko Dieguez (saxo altua), Pablo Costas (pianoa), Eneko Arbea (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)

    -20:00 Garbera

    The Excitements

    Kissia San (ahotsa), Adrià Gual Altés (gitarra), Pablo Sánchez Hinojosa (gitarra), Pablo Yupton (baxua), Eduald Font (bateria), Martí Carrasco i De Casacuberta (saxo tenorra), Carlos Santo (saxo baritonoa)

    -21:00 Trinitate Plaza – 35€

    Steve Coleman & Five Elements

    Steve Coleman (saxo altua), Kokayi (MC, ahotsa), Jonathan Finlayson (tronpeta), Anthony Tidd (baxu elektrikoa), Sean Rickman (bateria)

    Louis Cole

    Louis Cole (ahotsa, teklatuak, bateria), Chris Fishman (teklatuak), Nate Wood (baxua, bateria), Genevieve Artadi (ahotsa -gonbidatua-), Fuensanta Mendez (artista – gonbidatua-)

    -21:00 Keler Gunea

    This Is The Kit

    Kate Stables (ahotsa, gitarra, banjoa), Rozi Plain (baxua, ahotsa), Matt Brown (bateria), Neil Smith (gitarra)

    -21:00 Nauticool

    J-Silk

    Joanna Rives (ahotsa, gitarra), Louis Gaffney (baxua, sintetizadoreak)

    -22:15 Frigo Gunea

    Bruce Barth Trio + Terell Stafford

    Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria), Terell Stafford (tronpeta)

    -22:15 Fnac Gunea

    Trío Zemí

    Pablo Costas (pianoa), Ledian Mola (kontrabaxua), Eneko Arbea (bateria)

    -23:30 Keler Gunea

    Vintage Trouble

    Ty Taylor (ahotsa), Nalle Colt (gitarra), Rick Barrio Dill (baxua), Richard Danielson (bateria)

    24 uztaila

    11:00 San Telmo Museoa – 30€

    Benny Green

    Benny Green (pianoa)

    -12:30 Garbera (Txikijazz)

    Lucia Fumero

    Lucia Fumero (pianoa, ahotsa), Martín Leiton (kontrabaxua), Juan Rodríguez Berbín (bateria, perkusioak)

    -12:30 Txillida Leku (Txikijazz) – 6€

    Travellin’ Brothers

    Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (bateria, perkusioak), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (pianoa, organoa), Ines Goñi (koruak), Noa Egiguren (koruak)

    -12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 5€

    Berta Moreno

    Berta Moreno Vallés (saxo tenorra), Maksim Perepelica (baxu elektrikoa), Juan Sebastián Vázquez (pianoa), Viktorija Pilatovic, (ahotsa), Rodrigo Ballesteros Felipe (bateria)
    Ernán López- Nussa

    Ernán López-Nussa (pianoa), Janet Rodríguez Pino (bibrafonoa), Oliver Valdés Rey (bateria), Héctor M. Quintana Ferreiro (gitarra), Samuel E. Burgos Martínez (kontrabaxua)

    -18:30 Kursaal – 35€

    Yann Tiersen

    Yann Tiersen (sintetizadorea, sampler eta sekuentziadorea, etc.), Jens L Thomsen (elektronika), Emilie Tiersen (ahotsa)

    -19:00 Frigo Gunea

    Gregario Deluxe

    Dr.Thelonious, Diego Izco (ahotsa, teklatua), Rev. Cleofus Yeims, José Mª Iribarre (baxua), Charles Chaston Jr., Carlos Oroz (bateria), Elwood Pinzón, Miguel Moncada (gitarra), Jimmy G. F. Preston, Germán San Martín (hammond, teklatuak), Dina, Ainara Roda (ahotsa, koruak), Daisy, María Echeverría (koruak), Diane, Nerea Cristóbal (koruak), Jammin “snake” Jason, Kristian Kujaw (saxo tenorea), Jeffrey Jackson, Javi García (tronpeta), John-John Bones, Juan Castillo (tronboia), Jodie D., Maite Baztán (saxo baritonoa)

    -19:00 Fnac Gunea

    Mikel Moreno

    Mikel Moreno (gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa), Karlos Arancegi (bateria, perkusioa), Adrian Elustondo (baxua, koruak), Antxon Sarasua (teklatuak, programazioa), Ander Zubillaga (gitarra elektrikoa)

    -20:00 Garbera

    Sara Mansilla

    Sara Mansilla (ahotsa, gitarra), Juan Oliveira (gitarra elektrikoa), Nacho Soto (pianoa), Carlos Montull (baxu elektrikoa), Ander Zulaika (bateria)

    -21:00 Trinitate Plaza – 35€

    Amina Claudine Myers

    Amina Claudine Myers (pianoa, ahotsa), Richarda Abrams (MC, ahotsa), Jeanette T. Carter (ahotsa), Chinyelu Ingram (ahotsa)
    Ben Lamar Gay

    Ben LaMar Gay (korneta, sintetizadoreak, ahotsa), Will Faber (gitarra, ahotsa), Matt Davis (tuba, ahotsa), Tommaso Moretti (bateria)

    -21:00 Keler Gunea

    Pillow Queens

    Sarah Corcoran (ahotsa/gitarra/baxua), Pamela Connolly (ahotsa/gitarra/baxua), Rachel Lyons (bateria/ahotsak), Cathy McGuinness (gitarra/ahotsak)

    -21:00 Nauticool

    J-Silk

    Joanna Rives (ahotsa, gitarra), Louis Gaffney (baxua, sintetizadoreak)

    -22:15 Frigo Gunea

    Aldapeko Basque Latin Jazz

    Imanol Iribarren (pianoa), Peio Irigoien (txistua, dultzaina, tronpeta), Asier Ardaiz (tronpeta), Alvaro Jarauta (tronboia), Iñigo Corao (tronboia), Eva Catalá (bateria), Patricia Mancheño (baxu elektrikoa)

    -22:15 Fnac Gunea

    Kyxo

    Eneko Zulaika (ahotsa, gitarra), Endika García (gitarra), Imanol Lizeaga (teklatua, ahotsa), Julen Iturain (bateria)

    -23:30 Keler Gunea

    León Benavente

    Abraham Boba (ahotsa, farfisa), Eduardo Baos (baxua, sintetizadorea), Luis Rodríguez (gitarra eléctricoa), César Verdú (bateria, perkusioa)

    25 uztaila

    11:00 San Telmo Museoa – 30€

    Benny Green

    Benny Green (pianoa)

    -12:00 Fnac Gunea (Txikijazz)

    Swingtronics

    Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, clarinete), Ibon Jordán (bateria)

    -12:30 Gabera (Txikijazz)

    Les Fous

    Santi Romano (ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa “Otxi” (ahotsa, perkusioa)

    -12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 15€

    Marco Mezquida & Juan De La Rubia

    Marco Mezquida (pianoa, organo Hauptwerk), Juan de la Rubia (organo Hauptwerk, pianoa)

    -17:30 Frigo Gunea

    Federico Buccini & Jemma Label

    Shanti Colucci (bateria), Rosario Ceraudo (perkusioa), Federico Buccini (teklatuak, gitarra akustikoa), Marco Bruno (baxua), Alessandro Recanati (gitarra), Agnese Antonelli (biolina, ahotsa), Sofia Ara (saxo sopranoa, flauta, ahotsa), Daniel Ventura (saxo tenorra, flauta), Ludovico Franco (tronpeta, fliskornoa)

    -18:30 Kursaal – 55€

    Herbie Hancock

    Herbie Hancock (artista), James Genus (baxua), Lionel Loueke (gitarra/ahotsa), Terence Blanchard (tronpeta), Justin Tyson (bateria)

    -18:45 Fnac Gunea

    Teko Maisin

    Mikel Alonso (ahotsa, sintetizadoreak), Olivia Labarquilla (pianoa, sintetizadoreak)

    -20:00 Frigo Gunea

    Hirukote

    Arnaud Labastie (organoa), Éric Lecordier (gitarra), Txomin Duhalde (bateria)

    -20:00 Garbera

    Bruce Barth Trio

    Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

    -21:00 Trinitate Plaza – 55€

    Lakecia Benjamin

    Lakecia Benjamin (saxo altua), Victor Gould (pianoa), Ivan Taylor (baxua), EJ Strickland (bateria)
    Diana Krall

    Diana Krall (pianoa, ahotsa), Robert Hurst (baxua), Karriem Riggins (bateria), Anthony Wilson (gitarra)

    -21:00 Nauticool

    J-Silk

    Joanna Rives (ahotsa, gitarra), Louis Gaffney (baxua, sintetizadoreak)

    -21:15 Fnac Gunea

    Rumbling Lips

    Aymar Nieto (ahotsa, gitarra elektrikoa), Andoni Etxebeste (bateria)

    -22:30 Frigo Gunea

    Swingin’ Bayonne

    Arnaud Labastie (pianoa), Jean Duverdier (bateria), Patrick Quillart (kontrabaxua)

  • cartel-57-jazzaldia-denda