À BOUT DE SOUFFLE -Al final de la escapada- (Jean-Luc Godard, 1960)

Uztailak 19

19:00

À BOUT DE SOUFFLE -Al final de la escapada- (Jean-Luc Godard, 1960). Frantzia. Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. 90′. 3,50€


Bogart miresten duen zinema-figurante ohia da Michel Poiccard. Parisa joateko asmoz Marsellan auto bat lapurtu ondoren, poliziaren motor-gidari bat hilko du ustekabean. Batere erruduntasun-zantzurik gabe, bidaiatzen jarraituko du. Parisen, lagun bati dirua lapurtu eta gero, Patriciaren bila hasiko da, gazte burges amerikar bat, idazlea izan nahi duena eta Eliseoko Zelaietan New York Herald Tribune saltzen aritzen dena; Sorbonan matrikulatu eta egunkari horretan idaztearekin ere amesten du. Amerikan ezagutu ez zuen askatasuna Europan aurkitu duelakoan dago. Michelek ez daki, ordea, polizia bere bila dabilela motor-gidariaren hilketarengatik. Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako film ezagunenetako bat da, eta Martial Solalen soinu-banda mitikoa du, gainera.

a_bout_de_souffle