ABDULLAH IBRAHIM TRIO
Jazzaren historia bizia da Abdullah Ibrahim, Hego Afrikako musikarien belaunaldi bikain baten ikur eta estandarte. 70 urtetik gorako bere ibilbide luzean, jeinu hegoafrikar hau bost aldiz aritua da Jazzaldian —oroimenean dute gordeta kontzertu haietaz gozatu ahal izan zutenek— eta, oraindik ere, urteen joanean, magiaz betetako emanaldiak eskaintzen jarraitzen du. (Informazio gehiago)
NUBYA GARCÍA
Bere aurreneko EPa, Nubya’s 5ive (2017) kaleratu eta urte gutxi batzuk geroago, eta Source (2020) bere disko arrakastatsu eta txalotuaren ondoren, Nubya Garcia saxofonista eta konpositore londrestarra izar distiratsuenetako bat da dagoeneko Jazz garaikidean, eta artista gailenetako bat Londresko bizitasun handiko Jazz eszena berrian. (Informazio gehiago)