single

ARTISTAK

ALBA CARETA GROUP

0

01Alba Careta (2)Alba Careta (ahotsa, tronpeta), Lucas Martínez (saxo tenorra), Roger Santacana i Hervada (pianoa), Giuseppe Campisi (kontrabaxua), Josep Cordobés (bateria)

2018an Kataluniako Jazzaren eszenan sarraldi bikain bat egin ondoren Orígens diskoarekin —kritikak eta publikoak goraipatua eta urte horretako Jazz Album Onenaren Enderrock sariaren irabazlea—, Alba Careta bueltan da berriro, Jazz katalanaren eszenako talderik oparoenetako baten buruan, Alades bere bigarren lan diskografikoarekin.

Disko horretan Alba Caretak konposizio bihurtzen ditu Amsterdameko Kontserbatorioan Tronpeta Jazz masterra egiten ari zela bizitako urte haietako esperientziak, betiere bere hizkuntza berezi, sotil, kementsu, organiko eta emozionaletik.

 

 

jazeeñe web2

sgae web