single

ARTISTAK

Alberto Arteta LAUROK

0

Alberto arteta 1

Alberto Arteta LAUROK: Behar Bizia

Alberto Arteta (saxoa), Sacha Soriazu (pianoa), Alejandro Mingot (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua), Dani Lizarraga (bateria)

Alberto Arteta saxofonistaren sentsibilitateari bere fintasuna eta trebezia instrumental aparta batzen badizkiogu, eta musikari handiz osatutako talde bat gehitzen badiogu, emaitzak LAUROKek —Alberto Arteta saxofonistaren musika-proiektu berria— lortutakoak bezain ederrak izan daitezke.

“Alberto Arteta Group” boskotearen buru egindako bi lan diskografikoekin jaialdi onenetan jo ondoren, saxofonista nafarrak proiektu berria estreinatzen du eta Behar Bizia disko berria aurkezten du. Bertan, Jazzaren sustraietatik sortu, folklore herrikoi tradizionaletik igaro eta konposizio pertsonal garaikideenetan amaitzen den joan-etorriko bidaia proposatzen du. Sentsibilitatea, maisutza eta edertasuna bere adierazpen gorenean.