2023/07/24
AGERTOKIA: VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
ORDUA: 12:30
PREZIOA: 8 €
Irene Reig i Romero (saxo altua), Giuseppe Campisi (baxua), Joan Monné (pianoa), Marc Ayza (bateria), Kika Sprangers (saxo altua)
Alto For Two proiektua lideratzen Europako saxofonista gazte berritzaile eta ondoen prestatutako bi daude, Kika Sprangers eta Irene Reig. Sorkuntza propioez osatutako errepertorio zabal bat dute. Hala, bi artistek musikaren arloan jaso dituzten ezagutzak batu izanak proposamen eklektiko eta bereizgarri bat ekarri du emaitza gisa, boskote formatuan sonoritate joriak eskaintzen dituena. Laster argitaratuko dute lehenengo diskoa, errepertorio original berri batez osatua eta taldearen noranzko artistikoa eta eboluzioa erakutsiko dituena.