single

ARTISTAK

AMINA CLAUDINE MYERS: GENERATIONS 4

0

Amina Webi

Amina Claudine Myers piano-jolea da, organista, kantaria, musikagilea, antzezlea eta hezitzailea, hamarkadetan musika egiten aritua.

Oso umetan hasi zen piano lezioak jasotzen, eta ondoren elizako abesbatzetan, gospel eta rhythm and bluesa kantatzen eta jotzen. Myers Artea eta Musika Heziketan lizentziatu zen Arkansasko Philander Smith Collegen.

Ondoren, Chicagora lekualdatu zen, eta hainbat urtez lan egin zuen han bertako ikastetxe publiko bateko irakaslea lanetan; 1966an, bertan hain zuzen, AACM Association for the Advancement of Creative Musiciansko kide bihurtu zen.

Aminak 11 disko argitaratu ditu bere izenean, kolaborazio ugari egin ditu, antzezlanetarako konposatu du, abesbatzak eta orkestrak zuzendu ditu, eta irakasle izan da… Bere ibilbide luzean, hainbat artistarekin aritu da lanean, hala nola Archie Shepp, Charlie Haden’s Liberation Orchestra, James Blood Ulmer, Lester Bowie, Bob Stewart, Joey Baron, Gene Ammons, Sonny Stitt, Muhal Richard Abrams, Bill Laswell, Eddie Harris, Von Freeman, Anthony Braxton, Henry Threadgill, Frank Lowe, Rahsaan Roland Kirk…

Egun, Amina New Yorken bizi da, eta bertan dihardu irakasle. Bere emanaldietan, 50eko hamarkadako gospel talde beltzak ekartzen ditu gogora.

http://www.aminaclaudinemyers.com/

https://www.facebook.com/aminaclaudine.myers

https://twitter.com/aminaclaudinemy