single

ARTISTAK

ARDE BOGOTÁ

0

Antonio García (ahotsa, gitarra), Daniel Sánchez (gitarra), Pedro Quesada (gitarra), José Ángel Mercader (bateria), Pepe Esteban (baxua)

Arde Bogotá lagunarteko elkarraldi batean sortu zen Cartagenan, 2017aren bukaeran. 2020an Sony Musicek fitxatu zituen eta zigilu horrekin kaleratu zuten aurreneko EPa, El Tiempo y la Actitud (2020), Lalo GVk ekoiztua. Arrakasta handia izan zuen, konfinamendu aldiaren erdi-erdian ezagutzera eman bazen ere. Beren aurreneko LPa La Noche (2021) izan zen, Espainiako pop-rockaren mapan jarri eta 80 kontzertu baino gehiagoko bira bat egitera eraman zituena.

2023rako beren bigarren diskoa izango dena argitaratzea espero da; bidaia baten pasadizoak kontatuko ditu, Cartagenako errepidetik Espainiako gainerako lekuetara eraman eta atzera ekartzen dituen bidaia batenak. LPa, haien hitzetan, “rockeroagoa eta helduagoa” izango da; atalka aurkeztuko dute disko osoa kaleratu arte. Momentuz, lehenengoa eman dute ezagutzera: Los Perros.

Murtziako gazte hauek gaztelaniaz egiten duten rockak milaka zale erakarri ditu darion soinu indartsu eta irmoagatik. Beren letrak edukiz beteak daude; amorrua eta lotsagabekeria transmititzen dituzte, baina sedukzioaz, maitasunaz eta beren belaunaldiaren argi-ilunez ere hitz egiten dute. Ematen dituzten zuzenekoak talentuz eta indarrez josiak daude, Antonio García buruan dela; animalia eszeniko bat, mundu guztia dantzan eta abestietako bakoitza kantatzen jartzen dituena.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify