single

ARTISTAK

ARIEL BRÍNGUEZ QUINTET

0

01Ariel Brínguez QuintetAriel Brínguez (saxo tenorraeta sopranoa), Pablo Gutiérrez (pianoa), Javier Sánchez (gitarra), Reinier Elizarde ‘El Negrón’ (kontrabaxua), Georvis Pico (bateria)

Boskoteak Nostalgia Cubana aurkeztuko du, 50eko hamarkadako Kubako soinu-girora egindako bidaia, besteak beste, Bola de Nieve, José Antonio Méndez, Eliseo Grenet, Cachaíto López eta Juanito Márquez artista handiek landu zituzten formei omenaldia egiteko.

Ariel Brínguez saxofonista, konpositore eta moldatzaile kubatarrak mundu osoko eszenatokietan jo du artista gailenekin batera, haien artean: Simply Red, Chanquito Quintana, Tata Güines, Perico Sambeat, Javier Colina, Alain Pérez, Ojos de Brujo, Niña Pastori eta Joaquín Cortés. Gainera, bi Grammy irabazi ditu Chucho Valdés eta Alejandro Sanzen eskutik. Bakarka egin duen lanean hiru lan argitaratu ditu: Raíces en colores, sarraldi bat Jazz fusioan, Kuba oinarri hartuta; Experience, herri-musikako izen handietatik egindako ibilbidea bere ikusmoldetik; eta Nostalgia Cubana, 56. Jazzaldiaren barruan JazzEñe2021ean aurkeztuko duen diskoa.

Kuba intimista baten oroitzapenean murgiltzen den proiektu pertsonal bat da, bere ikuspegi bereziarekin erritmo afrokubatar dantzagarriak zeharkatzen dituena, besteak beste, boleroa, danzona eta “filina”, 1950eko hamarkadako Kuba eta, bide batez, gizakiaren esentzia, pasioa, gogora ekartzeko.

 

 

jazeeñe web2

sgae web