Mikel Makala (baxua), Lidia Insausti (ahotsa), Paul San Martin (teklatuak), Gorka Gaztanbide (bateria)
Arima, “soul” ingelesez, horixe da egiten dutena: Soul, Rhythm & Blues, Funk, 60’s eta 70’s hamarkadetako Jazz-Groovea, baina estilo horien korronte garaikideenean begirada jarrita, Neo Soulean, alegia. Taldea DJ eta baxu Makalak eta ahalmen handiko ahotsa duen Lidia Insaustik sortua da, eta ondoren elkartu zitzaien Paul San Martín teklatuetan eta Gorka Gaztanbide baterian.
Beren zuzenekoetan, euskaraz abestutako pieza propioak jotzeaz gain, Soularen figura adierazgarrietako batzuen bertsioak interpretatzen dituzte, besteren artean aipatzekoak Etta James, Curtis Mayfield, Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron…