single

ARTISTAK

Asier Ardaiz & Friends

0

Asier Ardaiz & Friends

Asier Ardaiz & Friends

Asier Ardaiz (tronpeta, fiskornoa), Juan José Cabillas (saxo altua, saxo sopranoa), Jorge Fernández (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Aitor Bravo (bateria)

Gaur egun Austrian master bat egiten ari den Asier Ardaiz tronpetari nafarraren Musikeneko ikasketa amaierako proiektuaren inguruan sortu zen taldea. Ez dute musika estilo guztiz definiturik: Jazz tradizionaletik hasi eta modernoenera, boleroak, bossa nova, brass band…

Moldaketa eta konposizio gehienak Asier Ardaizenak dira, nahiz eta beste tronpeta-jotzaile batzuen abestiak ere interpretatzen dituzten, Wynton Marsalis edo Tom Harrell-enak, esate baterako.