single

ARTISTAK

ATRISMA

0

AtrismaWebVincent Vilnet (teklatuak), Hugo Raducanu (bateria), Johary Rakotondramasy (gitarra)

2014an eratua, Jazz progresiboko talde bat da Atrisma, hiru lagunek osatua, eta hori argi eta garbi antzematen da, ez bakarrik agertokiaren gainean elkar aditzeko duten gaitasun handi horretan, baizik eta elkarrekin piezak konposatzeko garaian ere, unibertso propio bat sortzeko gai izateraino.

Beren musika, xarmagarria eta iradokitzailea beti, pasioz betea dago gainera, alaia da baina aldi berean melankonia dario zenbaitetan, bikain konposatua dago eta aldi berean leku nabarmen bat uzten dio askatasunari eta musikarietako bakoitzaren inprobisazioari. Betiere erritmo-aldaketez, sorpresez eta soinuzko burbuila koloretsuez betea, beren Jazz horretan lausotu egiten dira mugalerroak besteren artean hip-hop, elektronika eta rock estiloekin.

Web

Instagram

Facebook

Logos-oficine-artistique

Logos-patrocinadores23