single

ARTISTAK

BAMBA WASSOULOU GROOVE + JOSS STONE

0

BAMBA WASSOULOU GROOVE

Maguett Diop (bateria), Moussa Diabaté (gitarra), Mamadou “Bainy” Diabaté (gitarra), Aboubacar “Papis” Diombana (baxua), Ousmane Diakité (ahotsa)

Bamba Dembelé handiak, 2018an zenduak, sortu zuen talde hau Bamakon (Mali) 2013an. Musikari famatuak, Super Djata Band-en sortzaile, bambara jatorriko musikariez inguratzea erabaki zuen, horrela, Bamba Wassoulou Groove eratzeko. Harrezkero, taldeak bi disko argitaratu dtu, Farima (2015) eta Dankélé (2019). Hala ere, zuzenekoetan agertzen dira musikari maliar hauek beren goren unean, sekulako energia eta poza darien kontzertuetan, alegia. (Informazio gehiago)

JOSS STONE

Joss Stone 2001ean hasi zen nabarmentzen, 13 urte zituela Britainia Handiko bi “talent show” irabazi zituenean. Handik gutxira, 15 urte zituela, bere aurreneko albuma, The Soul Sessions (2003) argitaratu zuen. Harrezkero, 7 disko kaleratu ditu, 15 milioi disko saldu ditu, Grammy bat eta bi Brit-award irabazi ditu, eta artista gailenekin lan egin du: James Brown, Herbie Hancock, Stevie Wonder, Gladys Knight, Sting, Van Morrison… (Informazio gehiago)