Aitor Susperregui (bateria), Beñat Irureta (baxua), Mikel Sotillos (gitarra), Mikel Sánchez (gitarra), Xabier Muñoz (ahotsa, armonica)
AMMS 2017ko irailean sortu zen, batera jotzen zuten hiru lagun musikari (Beñat, Aitor eta Mikel) eta talderik gabe geratu berri ziren bi beterano (Muñoz eta Sotillos) elkartu zirenean.
Sektore gazteena berehala eta gustura blaitu zen beteranoenen Rock&Roll eta Punk-Rock eraginez eta hurrengo urteko martxorako dagoeneko hasiak ziren maketa autoeditatu eta autogestionatu bat grabatzen Aitorren estudioan, Hernanin. Ondoren ezarri zuten helburua iraupen luzeko disko bat prestatzea izan zen. Horretarako, lokalean sartuta egon ziren Last Chance (2021) argitaratu zuten arte, Artza Records zigiluarekin; 13 Rock&Roll karga leherkor: Energia purua!
“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako talde hautatuetako bat da BAMMS.