2023/07/25
AGERTOKIA: VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
ORDUA: 12:30
PREZIOA: 8 €
José Manuel Ruiz Motos “Bandolero” (perkusioa), Enrique Rodríguez “Enriquito” (tronpeta), Alejandro González “Alex Conde” (pianoa), Miquel Álvarez (kontrabaxua)
Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren flamenkoko eta Jazzeko artista handiei laguntzen ─haien artean Enrique Morente, Pepe Habichuela, Dave Holland, Javier Colina eta Jorge Pardo─ Bandolero (José Manuel Ruiz Motos) perkusionista musikaren unibertso berri batean sartu da, Jazzaren osagai adierazgarrienak eta flamenkoa uztartzeko. Sarraldi horretan ditu lagun Álex Conde pianoan, Miquel Álvarez kontrabaxuan eta Enriquito Rodríguez tronpetan.