single

ARTISTAK

BENKADI

0

01Benkadi photoMelissa Hié (ahotsa, djembea, perkusioak), Ophelia Hié (ahotsa, balafoia, perkusioak), Belli Hié (ahotsa, perkusio elektronikoak)

Taldea, 2018an Bordelen eratua, familia bereko hiru kidek osatzen dute: Bassavé familia, Burkina Fasoko hegoaldekoa, Mali eta Boli Kostako mugetatik gertu. Benkadi, “ondo gaude elkarrekin” esan nahi duena dioula hizkuntzan, familian urte luzez jasotako ikaskuntzaren eta beren sorburuko eskualdeko musika-tradizio jorien irakaskuntzaren emaitza da.

Benkadik sortzen duen musika tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa bat da, generoak uztartzeko borondatea duena eta, batez ere, sormen-askatasun handia defendatzen duena. Bi balafoi dotorek ematen diote bide musikaren horizonte berriei, erritmo elektronikoekin bat eginez eta djembeak lagunduta, arintasunez, dotorezia natural, oldartsu, harro eta organiko batez.

 

 

OARA WEB

Impression