single

ARTISTAK

Benny Green

0

BennyGreenWeb

Benny Green (pianoa)

1963an New Yorken jaioa, Benny Green haurtzaroan Berkeleyra (Kalifornia) joan zen bizitzera, eta zazpi urterekin hasi zen pianoa ikasten. Bere aita saxofonistaren eraginpean, Benny laster interesatu zen Jazzaz; buruz ikasten zituen Parker, Monk eta beste maisu handi batzuen soloak, haien diskoak entzunda. Talde propioak sortu zituen eta eskola-taldeetan ere parte hartu zuen, Eddie Henderson tronpetistarekin kolaboratu zuen, eta pianista postua bete zuen Chuck Israelsek zuzendutako big band batean. 1982an New Yorkera itzultzea erabaki eta bertan ezagutu zuen Walter Bishop pianista beteranoa, bere eragin garrantzitsuenen artean duena, eta urtebetez aritu zen harekin ikasten. Bishopek Bobby Watson saxofonista aurkeztu zion, eta aldi batez aritu zen harekin kolaboratzen. 1983an Betty Carterrekin jotzen hasi zen, 1987an Art Blakeyren Jazz Messengerseko kide egin zen arte. Benny 1989ko irailera arte egon zen Blakeyrekin, Freddie Hubbardentzat lanean hasi zen arte.

Bere ekoizpen diskografikoak ehun grabazio baino gehiago biltzen ditu pianoan soloan, bere hirukoteak eta taldeak zuzentzen, edo artista gailenen laguntzaile gisa, haien artean aipatzekoak: Betty Carter, Art Blakey eta Jazz Messengersak, Ray Brown, Freddie Hubbard, Bobby Watson, Milt Jackson, Diana Krall…

Pianoaren arloan estilo guztien ikertzaile nekaezina, Benny Greenek bere eragin nagusitzat aipatzen ditu Erroll Garner, Phineas Newborn, Bud Powell eta Oscar Peterson. Jazzaz duen ikuskera pertsonala bere hitzetan laburbil daiteke: “… niretzat, eta miresten ditudan musikari askorentzat, swingean kontzentratzea da helburua, ondo pasatzea, eta hori guztia publikoarekin partekatzea. Asmo hau jendeari helarazteko gai banaiz, zerbait garrantzitsua egiten ari naizela uste dut”.

Jazzaldian aurreneko aldiz 23. edizioan (1988) aritua, eta guztira 4 ediziotan parte hartu ondoren, Benny Green berriro izango dugu gure arteanuztailaren 24an eta 25ean piano soloan bi kontzertu eskaintzeko, bakoitza errepertorio desberdinekin,San Telmo Museoan:

-Uztaiak 24 – THE CONNECTION: Duke Ellington – Billy Strayhorn – Thelonious Monk.

-Uztailak 25 – REMINISCING THE PIANO GREATS: Hank Jones – Tommy Flanagan – Cedar Walton – Oscar Peterson.

Instagram

Facebook

Twitter