single

ARTISTAK

BLUE LAB BEATS

0

Namali Kwaten (erritmo kaxa), David Mrakpor (gitarra, pianoa), Poppy Daniels (tronpeta), Ben Vize (saxofoia), Natalie Lindi (bokalista)

Ziurrenik Londresko Jazzaren bizitasun handiko eszenan nagusitzen diren sormena, freskotasuna eta sen berritzailea ondoen islatzen dituen bandetako bat de Bulue Lab Beats. 2016An argitaratzen hasi zen talde britainiar honek NK OK ekoizlea (Namali Kwaten – programazioa, perkusioa, produkzioa) eta MR DM multiinstrumentista (David Mrakpor – gitarra, baxua, teklatuak) ditu kide.

Harrezkero, 4 EP, hogei bat single eta hiru LP argitaratu dituzte, horietatik azkena, Motherland Journey (2022), Blue Note zigiluak editatua. Lan hau, pandemia garaian ondua eta bi urte eta erdiko lanaren emaitza, Blue Lab Beaten proiektu osatuena eta luzeena da. Biltzen dituen 17 piezek estiloak nahastu, mugak hautsi eta arriskuak hartzen dituzte. Azken emaitza: jazztronika antzeko bat, Jazzaren fusio oso landua, sofistikatua eta moldakorra, hip-hop, afrobeats, soul eta elektronika, Londresko sustraiak arro erakusteari utzi gabe diaspora afrikarraren musikan begiak finkatuta betiere.

Taldearen ibilbide laburrean eta oraindik oso gazte izanda ere, Blue Lab Beatseko kideek milioika entzunaldi dituzte streamingen, eta musikari gailenekin lan egin dute, batzuk bakarrik aipatzearren, Fela Kuti, Nubya Garcia eta Robert Glasperrekin besteak beste. Produkzioak eta remixak egin dituzte artista askorentzat: Dua Lipa, Rag N Bone, Kojey Radical, Jaz Karis, Joe Hertz, FloFilz, Sampa The Great, Amp Fiddler… Eta Glastonbury, Montreux eta Montreal bezalako jaialdi handietan egin dituzte emanaldiak.

Jazzaren historiako maisulanek eta hip hoparen urrezko garaiko aitzindariek inspiratuta, NK OK eta MR DMk musika dotorea, urbanoa, modernoa, oso “cool”a eta goren kalitatekoa egiten dute. Oraingo Jazzaren talde onenetako bat izateaz gain, datozen urreetako Jazza definituko dutenetako bat ere izango da, zalantzarik gabe.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify