single

ARTISTAK

Brian Aching Project

0

12Brian Aching Project web

Brian Aching (gitarra), Eneko Dieguez (saxoa), Aritz Luzuriaga (baxua, kontrabaxua), Iñigo Gordejuela (pianoa), Unai Olabarri (bateria)

Brian Aching Project, karrera amaierako proiektu gisa Musikenen sortutako taldea, ikasketa urteetan taxutu eta garatu zen kontserbatorioan. Beren musika eurek sortutako konposizioetan eta moldaketetan oinarritua dago, betiere Jazz garaikidearen eraginak eta hainbat erreferentzia jasota, haien artean Adam Rogers, Jonathan Kreisberg, Mike Moreno, Lage Lund, Charles Altura…

Boskote hau dagoeneko aritua da Euskal Herriko eta Espainiako jaialdietan eta klubetan, eta beren lehenengo diskoaren argitalpena prestatzen ari dira orain.

Instagram

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa