single

ARTISTAK

Bruce Barth Trio

0

BruceBarthSoloWeb

Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

Kalifornian jaioa, baina New Yorkeko eszenan hezia, askok azken hamarkadetako erreferentetzat hartzen duten pianista bat da Bruce Barth. Prestakuntza sendo bat jaso ondoren eta oraindik oso gazte zela, profesional gisa hasi zuen bere ibilbidea musikari gailenekin joz, besteak beste, Stanley Turrentine, Terence Blanchard eta Stan Getzekin. Tony Bennett bokalista legendarioaren taldeko pianista eta musika-zuzendaria izan da, eta Spike Leek zuzendutako filmetako soinu-bandetan parte hartu du.

Urteak daramatza kritikaren goraipamenak jasotzen; The New York Times egunkariak bere belaunaldiko pianista interesgarrienetako bat dela adierazi zuen. Barth protagonista izan da zigilu desberdinetako diskografia zabal batean, mundu osoko jaialdietan aritua da, eta begirunea eta mirespena jasotzen ditu kontinente guztietako kritikaren, musikarien eta publikoaren aldetik.

Web