single

ARTISTAK

Bruce Barth Trio + Terell Stafford

0

BruceBarthWeb

Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria), Terell Stafford (tronpeta)

Kalifornian jaioa, baina New Yorkeko eszenan hezia, askok azken hamarkadetako erreferentetzat hartzen duten pianista bat da Bruce Barth. Prestakuntza sendo bat jaso ondoren eta oraindik oso gazte zela, profesional gisa hasi zuen bere ibilbidea musikari gailenekin joz, besteak beste, Stanley Turrentine, Terence Blanchard eta Stan Getzekin. Tony Bennett bokalista legendarioaren taldeko pianista eta musika-zuzendaria izan da, eta Spike Leek zuzendutako filmetako soinu-bandetan parte hartu du.

Urteak daramatza kritikaren goraipamenak jasotzen; The New York Times egunkariak bere belaunaldiko pianista interesgarrienetako bat dela adierazi zuen. Barth protagonista izan da zigilu desberdinetako diskografia zabal batean, mundu osoko jaialdietan aritua da, eta begirunea eta mirespena jasotzen ditu kontinente guztietako kritikaren, musikarien eta publikoaren aldetik.

McCoy Tyner pianista legendarioak Terell Stafford gure garaiko tronpetista onenetako bat dela esan zuen. Bere instrumentuan maisu handi bat izateaz gain, Staffordek tronpetako katedra du gaur egun Templeko Unibertsitatean; planetan den Jazz ikastegi nagusietako bat. Bere prestakuntza goiztiarrari esker, oso gazte zela, musikari gailenen proiektuetan jo zuen, Wynton Marsalisekin eta John Faddisekin, besteak beste. Bere estilo pertsonalak, bere birtuosismo ukaezinak, eta musika-tradizio afroamerikar handia, zentzu garaikide bat ematen diona, bere hizkuntzan jasotzeko duen gaitasun itzelak erreferentzietako bat izatera eraman dute oraingo Jazzean. Nazioartean ospetsu lider gisa egindako ibilbideagatik, orain, eszenan, bere presentziak berretsi egiten du tronpeta dela zalantzarik gabe Jazzaren funtsezko instrumentuetako bat.