single

ARTISTAK

Caligrama

0

caligrama web 900x500

Victor Vega (tronpeta), Eneko Dieguez (saxo altua), Pablo Costas (pianoa), Eneko Arbea (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)

Afrikako iparraldeko Yoruba, Abakua eta Nañigo kulturen, Jazzaren eta musika garaikidearen eraginak jasota, Caligrama taldearen helburua da musika afro-kubatarraren lotura modu pertsonal batean espresatzea. Taldea, 2017aren erdialdean eratua, Ledian Mola kontrabaxu kubatarraren proiektu pertsonal bat da; biolinista gisa hasi zuen bere ibilbidea bere jaioterrian eta, ondoren, kontrabaxuan trebatu zen Musikenen. Caligrama taldeko kideak hainbat kulturatatik etorriak dira, eta desberdinak dira beren estiloak. Hala, bakoitzak bere ikuspegi berezia eman eta espresatzen du elkarrekin egindako esplorazio eta sorkuntza lanean.

 

Youtube 

Instagram

Facebook

Soundcloud

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa