single

ARTISTAK

Carole Alston (Txikijazz)

0

Carol Alston Foto Web Jazzaldia 900x500

Carole Alston (ahotsa), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria)

Washington DCkoa jatorriz, Carole Alstonek, bere ahots bereziarekin, ibilbide profesional luzea garatu du bai Jazzean, mundu osoko jaialdi eta klub ugaritan arituz, bai antzerki musikalean, hainbat musikaletan bere dohain bokalez gain aktore gisa duen talentua erakutsiz, Leonard Bernstein bezalako maisu handien zuzendaritzapean; honek Alstonenganako miresmena agerian utzi zuen askotan.

Kantaria bost kontinenteetan ibilia da eta Jazz diskografia zabala du; nabarmentzekoa da, besteak beste, My Little Brown Book (2015) albuma, Billy Strayhorn handiaren konposizioei eskainia, eta kritika espezializatuaren harrera bikaina izan zuena. Antzerki musikalaren arloan, berriz, oso lan ezagunak biltzen ditu bere curriculumak, tartean Jesuchrist Super Star (A. Webber), Kiss me Kate (Cole Porter), West Side Story eta Trouble in Tahiti, azken hauek Leonard Bernsteinen zuzendaritzapean.

Pedagogiaren arloan ere egiten du lan Alstonek, eta Jazz bokalaren saileko arduraduna da Municheko Jazz Institute & University of Music and Performing Arts-en.

Hitz gutxitan, interprete honek Jazzaren arloan duen ezagutza zabalari gospel eta blueserako duen talentua gehitzen zaio, eta bere presentzia eszeniko apartarekin eta bere esperientzia handiarekin batera, horrek eraman du Alston egungo abeslari interesgarrienetako bat izatera.

Taillerra: Musikaren Atea (Maushaus)

Garrantzizko informazioa Chillida Lekurako

Prezioak

-Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.  Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.

-13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €

-0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.