single

ARTISTAK

Carolina Durante

0

CarolinaWebDiego Ibáñez (ahotsa), Martín Vallhonrat (baxua), Juan Pedrayes (bateria), Mario del Valle (gitarra)

Carolina Duranteri korrontearen kontra igeri egitea egokitu zaio, egun batean, Belakoren eta Perroren contzertu batetik irtetean, banda bat muntatzea erabaki zutenetik. Eta hala egin zuten: taldearen rolak banatu ziren eta hurrengo egunean instrumentuak, gitarra, baxua, bateria erostera joan ziren. Hori guztia, musika urbanoa eta latinoa arrakasta zerrenden jabe egiten eta espazio guztiak inbaditzen hasi ziren testuinguru batean. Horrela, ilusioz beterik, 2017an hasi ziren, eta, hain denbora laburrean, eta bi diska besterik ez argitaratuta, Espainiako bere belaunaldiko talde garrantzitsuenetako bat bihurtu dira. Haien eragina hain da handia, ezen esan baitezakegu beraiek, Carolina Durante, direla gaur egungo rockaren eta gitarradun poparen berpiztea azaltzeko arrazoi nagusietako bat.

Taldearen ibilbideak arrakasta masiboaren eta zale sutsu txikiago baten erdibidean kotatu ditu, Carolina Durantek Espainiako eszenako handiekin egin du lan: Amaia, Jota, Santiago Motorizado…

Web