single

ARTISTAK

Chico Pérez

0

Chico Pérez Web

Chico Pérez: Continente 27

Chico Pérez (pianoa), Aroa Fernández (ahotsa), Carlos Bueno (baxua), Manuel Moro (txeloa), Guille Cortés (bateria)

Chico Pérez Jaénen jaio zen 1994an, musikarien familia batean. Pianista eta konpositorea da, eta estilo paregabea da berea, flamenkoan sustraitua, baina Jazza, bluesa edo musika klasikoa ere tartekatzen dituena.

2016an Musikako goi-mailako titulua lortu zuen pianoko espezialitatean, Jaengo CSMn, eta Madrilera joan zen profesionalki trebatzen eta garatzen jarraitzeko. Gainera, hauen eskolak jaso ditu: David Peña “Dorantes” maisua, Antonio López, Sergio Albacete, Guillermo González, Alberto de Paz, Israel Sandoval, Pepe Rivero, Joaquín Chacón, German Kucich eta Jesús Lavilla.

27 urterekin, eta Gruserías bere aurreneko lanaren arrakastaren ondoren ‒3.000 disko baino gehiago saldu zituen ia 60 kontzertuko bira batean‒, pianista jaendarra musikaren erabateko errebelazio bihurtu da Espainian, jatorrizko 9 konposizioz osatutako album batekin: ibilbide bat Espainiako musikaren panoraman proiekzio handiena duen musikarietako baten bizitza markatu duten lekuetan barrena.

jazeeñe web2

sgae web