single

ARTISTAK

Chicuelo & Mezquida Trío: No hay dos sin tres

0

Uztailak 24

18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 18€

mezqu-chicuela

Chicuelo  &  Mezquida Trío: No hay dos sin tres

Juan Gómez “Chicuelo” (gitarra) , Marco Mezquida (pianoa) , Paco de Mode (perkusioa)
Juan Gómez “Chicuelo” (gitarra), Marco Mezquida (pianoa), Paco de Mode (perkusioa)Chicuelok eta Marco Mezquidak musika originala proposatzen dute: intentsitatez, pasioz eta konektibitatez jositako konposizioak dira, entzuleon barnea hunkitzen eta gozarazten digutenak. No hay dos sin tres du izenburu taldearen bigarren disko honek eta keinu egiten zaio bertan hirugarren kideari, Paco de Mode perkusionistari. Eta beste mezu bat ere ematen du izenburuak: hirukotea bizi-bizirik dagoela eta elkarren artean duten konexio onari, bizitasunari eta bilakaerari esker hirugarren disko batean pentsatzen hasita daudela.Juan Gómez “Chicuelo” egungo flamenkoaren panoramako gitarrista garrantzitsuenetakoa da eta, aldi berean, azken belaunaldiotako konpositore interesgarri eta emankorrenetako bat.Marco Mezquida, azken hamarraldiotan penintsulako musika-agertokietan izan dugun agerpen distiratsuenetako bat; 33 urterekin, munduan imajina daitekeen edozein agertoki konkista lezakeen artista. Eklektikoa, kameleoi baten pare, konpositore dirdaitsua, pianista, inprobisatzaile eta zuzendari bikaina.Paco de Modek osatzen du hirukotea, pieza giltzarria taldean bere metal- eta zur-soinukoen.