Giacomo Tagliaventi (teklatuak), Lorenzo Reggio (gitarra), Guglielmo Molino (baxua), Emanuele Righini (gitarra), Davide Fabrizio (bateria)
2018an sortutako talde hau, Conversessions, bidaia kolektibo bat da musikan barrena. Musikazale porrokatuak dira bertako kideak eta bakoitzak bere esperientziarekin, prestakuntza akademikoarekin eta ikuspegiarekin egiten dio taldeari ekarpena. Eraginen fusio horrek soinu erakargarri bati ematen dio bide, nekez definitu daitekeena eta era askotako generotan inspiratzen dena: Jazz modernoa, rock progresiboa, neo-soul, metal…
Conversessionsek eboluzionatzen, konposatzen, musikaren eremu berriak esploratzen jarraitzen du, baita beren errepertorioa zabaltzen ere, sarritan “bizitza arruntetako une iragankorrak” islatzen dituzten konposizioekin.
Giacomo Tagliaventiren (teklatua) eta Emanuele Righiniren (gitarra) esperimentazioetatik sortu zen taldea, eta ondoren elkartu zitzaien Davide Fabrizio (bateria), Guglielmo Molino (baxua) eta Lorenzo Reggio (gitarra). Ikasleak dira guztiak, Erromako Saint Louis College Of Music eta Santa Cecilia Kontserbatoriokoak.
Conversessions talde irabazlea izan da Lazio Sound (Lazio, Italia) festibalak antolatutako Jazzology lehiaketan.