single

ARTISTAK

Curtis Harding

0

Curtis Harding Web

Curtis Harding (ahotsa), Michael Villiers (bateria), Aaron Stern (baxua), Jeremy Gill (teklatuak, saxoa), Tyler Morris (gitarra)

Michiganen jaioa, amaren urratsak jarraitu zituen, gospel interpretea bera. Hala, bizimodu alderrai bat eraman zuten, 14 urte zituenean Atlantan finkatu ziren arte. Outcasteko hainbat remixetan agertuz hasi zuen Hardingek bere ibilbidea, eta ondoren korista gisa Cee Lo Greenentzat. Geroago Cole Alexander Black Lips taldeko gitarristarekin kolaboratu zuen eta hura bezala hegoaldeko eskola zaharreko soulak erakarrita, Night Sun garage soul taldea sortu zuten. Une horretan, 2014an, grabatu zuen bere bakarkako lehen diskoa, Soul Power. Bere bigarren disko arrakastatsuak, Face Your Fear (2017), hainbat artistarekin lan egitera, haien artean, Lenny Kravitz eta Jack Whiterekin, eta mundu osoko jaialdi eta agertoki handietan aritzera eraman zuen. Bere bakarkako azken albumak, If Words Were Flowers (2021), aurrekoak baino esperimentalagoak eta kaleidoskopikoagoak, ondo merezita kokatu du, hiru disko besterik ez dituen arren, artista handienen artean, zalantzarik gabe vintagetik harantz doan estilo propio baten jabe.

Izan ere, Curstis Hardingek, talentu handiko abeslari, konpositore eta multinstrumentistak, soul eta R&B klasikoen soinua eta sentimendu sakona jasotzeaz gain, aire freskoa, pasioa eta intentsitatea ematen dizkio eszena horri, eta rock indieari eta garageari gehiago dagokien jarreraz blaitzen du. Bere musikak ondo daki soula uztartzen, R&Ba, gospela, psikodelia, hip-hopa, rocka eta poparekin. Hala estilo kutsakor eta liluragarri baten formula aurkitu du Hardingek, estilo honi “Slop ‘n’ soul” izena jarri dio (hondakinak eta soula, AEBko hegoaldeko kultura sinbolizatzeko erabiltzen den metafora).

Web

Facebook

Twitter

Instagram

YouTube