single

ARTISTAK

Daahoud Salim Quintet

0

Daahoud Salim Web 1

Daahoud Salim (pianoa), Bruno Calvo (tronpeta), Pablo Martínez (tromboia), Hendrik Müller (kontrabaxua), SunMi Hong (bateria)

Nazioarteko boskote hau, Daahoud Salim pianista eta konpositorea lider duena, Amsterdamen sortu zen 2015ean, eta harrezkero Europako areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritu da: Madrilgo Nazioarteko Jazzaldian, Getxoko Nazioarteko Jazzaldian, Jamboreeko Mas i Mas Jaialdian, Bimhuisen, Amersfoort Jazz Festivalen, Erromako Parco Dalla Musica Auditorioan, Katowiceko Silesian Jazz Festivalen, Ibizako Jazzaldian…

Beren musika Daahouden eta bere aita Abdu Salimen (tarteka eszenan laguntzen diena) konposizioetan oinarrituta dago. Espainiako Jazzaren aitzindarietako bat da Abdu Salim, Andaluziako lehenengo Jazz eskolaren sortzailea, eta inspirazio-iturria taldearentzat.

Zuzeneko emanaldietan boskoteak ez du inor axolagabe uzten, eta sekulako energia eta espiritualtasuna erakusteaz gain, oso handia da publikoarekin duten komunikazioa.

jazeeñe web2

sgae web