single

ARTISTAK

DAVE DOUGLAS / FRANCO D’ANDREA QUARTET

0

Franco D'Andrea Dave Douglas © Roberto CifarelliDave Douglas (tronpeta), Franco D’Andrea (pianoa), Federica Michisanti (kontrabaxua), Dan Weiss (bateria)

Dave Douglasek eta Frando D’Andreak, aspaldiko lagunak eta konplizeak, laukote bat osatzen dute Federica Michisanti kontrabaxu italiarrarekin eta Dan Weiss bateria estatubatuarrarekin batera. Talde berri honek Douglas eta D’Andrearen konposizioak interpretatuko ditu. Bilakaera sortzaile eta liriko batean, bi liderren arteko topaketak elkarrizketa irudimentsuak eta musika zoragarria sortzen ditu beti, iraganeko maisuei dien debozioa erakutsita, baina begi bat etorkizun posibleetan jarrita.

Dave Douglas newyorktarra, tronpetista, konpositorea, irakaslea eta enpresaburua/ekintzailea musikaren arloan, irudi gailenetako bat da Jazz garaikidean. Lider gisa 40 disko baino gehiago kaleratuta, ezaguna da ere proiektu eta musika-talde bat baino gehiago aldi berean mantentzeagatik, baita bere talentua garatzeko gai den estilo anitzengatik ere. Egin duen ibilbideak beti utzi izan ditu harrituta bere jarraitzaileak, Jazzaren kanonen barruan zein kanpoan, tronpetaren soinuaren tradizioa mugara eramatean, musika elektronikoa arakatzean, klezmer musika berrinterpretatzean…

Franco D’Andrea pianista eta konpositorea 1960ko hamarkadatik dabil Jazzaren eszenan, eta Italiako Jazzaren historiako irudi gailenetako bat da. Musikan egin duen ibilbidea hain da joria, bizia eta koherentea, ia ezinezkoa baita laburbiltzea. Poesiarik zehatzenaren eta egiazkoenaren bila beti, egunerokotasunaren eta naturaz gaindikoaren artean esekitzen den hizkuntza batekin, tradizio afroamerikarrean errotuta, eta berrikuntzaren eta tradizioaren arteko etengabeko tentsioan, Afrikaren eta Mendebaldearen artean. Hainbat musikari gailenekin kolaboratu du, besteren artean: Pepper Adams, Barry Altschul, Gato Barbieri, Don Byas, Conte Candoli, Jon Christensen, Palle Danielsson, Joe Farrell, Dexter Gordon, Johnny Griffin, Slide Hampton, Mark Helias, Daniel Humair, Jimmy Knepper, Lee Konitz, Steve Lacy, Dave Liebman, Albert Mangelsdorff, Hank Mobley, Jean Luc Ponty, Enrico Rava, Frank Rosolino, Max Roach, Aldo Romano, Martial Solal, John Surman, Toots Thielemans, Charles Tolliver, Miroslav Vitous, Kenny Wheeler , Fodé Youla(Africa Djolé), Ernst Reijseger, Han Bennink…