single

ARTISTAK

DIANA KRALL

0

Diana Krall Web

Diana Krall azken hamarkadetako Jazzaren figura ospetsuenetako bat da. Pianoa jotzean erakusten duen fintasunak, bere ahots erakargarriak, tonu intimista eta erromantikoak, bere dotoreziak… ospearen goren mailara eraman dute, ez bakarrik Jazzean, baita pop kulturan ere.

Diana Krall Nanaimon jaio zen, Columbia Britainiarreko hiri txiki batean, Kanadan. 4 urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta 15 urte zituenean bertako jatetxe batean jotzen zuen. Beka bat jaso zuen Berklee College of Music eskkola ospetsuan trebatzeko, eta 1993an bere lehenengo diskoa argitaratu zuen, Stepping Out. Harrezkero, maisutasunez konbinatzen ditu konposizio berriak edo propioak Jazzaren eta herri-musikaren estandarren eta betiereko obren berrikuspenekin.

Jazzaldian sei aldiz aritua den Krall ez da konformatzen abesten duen pianista bat izatearekin, ezta pianoa jotzen duen abeslari bat izatearekin. Hala, bi aukeren sinbiosi bat sortzen saiatzen da. Bere eraginik handienak, besteren artean, artista hauek dira: Nat King Cole, Sarah Vaughan, Roberta Flack, Carmen McRae, Fats Waller…

 

http://www.dianakrall.com/

https://twitter.com/dianakrall

https://www.instagram.com/DianaKrall/

https://www.facebook.com/dianakrall