Elena Setién (ahotsa, teklatua), Mikel Azpiroz (teklatuak), Karlos Arancegui (bateria)
Elena Setiének aurrera jarraitzen du musikaren arloan egiten ari den ibilbidean: bere azkeneko lanak, Unfamiliar Minds (2022), Thrill Jockey zigilu estatubatuarrak editatuak, Musika Bulegoak Saria jaso du bere zazpigarren edizioan; hala, bigarren aldiz jaso du Elenak estatua txikia. Musika independentearen sari nazionaletarako izendatuen artean ere egon da, 2023ko MIN sarietara.
Kontzertu honetan, jaio zen hiriko Jazzaldian, Elenak kide hauek izango ditu lagun: Mikel Azpiroz teklatuetan eta Karlos Arancegui baterian, beren formatu jazzistikoenean. Bere errepertorio osoko piezak interpretatuko dituzte, Nancy Sinatraren eta garaiko artisten abestiekin konbinatuta.
Nauticool agertokirako neurrira egindako kontzertua!