ENRICO RAVA: FEARLESS FIVE
Enrico Rava (fliskornoa), Matteo Paggi (tronboia), Francesco Diodati (gitarra), Francesco Ponticelli (kontrabaxua), Evita Polidoro (bateria)
Enrico Rava mundu mailan gehien ezagutu eta nabarmentzen den Jazz musikari italiarra da. 1960ko hamarkadan nazioartean berehalako ospea lortu ondoren, tronpetista eta konpositore italiarra, sei hamarkadako ibilbide profesionala egina duena, irmo mantendu da musikari aktibo eta geldiezinenen artean, proiektu original ugaritan murgildua eta beti Jazz tronpeta bakarlari handienetako bat. Rava generoen eta estiloen muga tradizionaletatik kanpo mugitzen den musikaria da, konbentzioei ihes egiten diena. Bere soinua berehala da bereizgarria. Bere musikaren jario etengabeak ideia zeharo originalak zeharkatzen ditu maiz. (Informazio gehiago)
DAVID HELBOCK’S AUSTRIAN SYNDICATE
David Helbock (Rhodes, sintetizadoreak), Peter Madsen (pianoa), Raphael Preuschl (baxua, bassukulelea), Herbert Pirker (bateria), Claudio Spieler (perkusioa)
Jazz pianista Peter Madsen estatubatuarrak ibilbide luzea eta arrakastatsua du egina; 40 urte baino gehiago profesional gisa lanean. Bere aurreneko mugarri nabarmena 1987an izan zen, Stan Getzek bere bandan sartu zuenean Estatu Batuetatik eta Europatik bira bat egiteko. Harrezkero, Madsen musikari gailenekin aritu izan da: Benny Golson, Stanley Turrentine, Chris Potter, Joe Lovano, Kenny Garrett, Dewey Redman, Don Cherry, Fred Wesley, Maceo Parker,… (Informazio gehiago)