single

ARTISTAK

ÉRIC SÉVA: MOTHER OF PEARL QUINTET

0

Eric Seva Mother of Pearl 5tetÉric Séva (saxofoiak), Lionel Suarez (akordeoia), Christophe Cravéro (pianoa, Fender Rhodes), Christophe Wallemme (kontrabaxua), Zaza Désidério (bateria, perkusioa)

1974an, Astor Piazzola —aurten, 2021ean, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen dugu— eta Gerry Mulligan elkartu egin ziren Summit grabatzeko: Piazzolaren bandoneonari Mulliganen saxo baritonoa elkartu zitzaion diskoa. Urte batzuk geroago, disko zoragarri hark inspiratuta, eta Piazzola maisuari omenaldi bat egin nahian, Mother of Pearl bere 2020ko diskoa osatzen duten 11 piezak idatzi zituen Éric Sévak.

Éric Sévak bere aitari esker ezagutu zuen musikaren mundua; hura ere saxofonista eta dantza-areto baten jabea. Bost urterekin flautarekin hasi zen, hamaika urterekin saxo tenorrarekin, eta berehala hasi zen jotzen astebururo familiaren orkestran, aitarekin batera, haren dantza-aretoan. Garai hartan, 1980 inguruan, aitak Astor Piazzolaren kontzertu bat ikustera eraman zuen; ondoren, kamerinoetan, maisu argentinarrak eskaintza bat sinatu zion Séva gazteari esku-programan, eta lanean gogor jarraitzea eta bere musika-ikasketetan inoiz amore ez ematea gomendatu zion.

Mother of Pearl diskoan, Sévaren konposizio originalek giroak, koloreak eta lurrinak sorrarazten dituzte, ihesbiderako gonbidapen etengabe batean. Bere saxoen eta akordeoiaren arteko elkarrizketaren bidez, artista gisa lortu duen heldutasuna eta konpositore gisa egin duen aurrerabidea erakusten ditu musikariak.

 

 

OARA WEBImpression