single

ARTISTAK

EUSKORLEANS, MUSIKA ETA DANTZA

0

Musikariak: L.M. Moreno “Pirata” (tronboia), Jon Viejo (sousaphone), Raquel Arbeloa (perkusioa), Iñaki Dieguez (akordeoia), Mikel Sukunza (banjoa), Asier Ardaiz (tronpeta), Eneko Dieguez (saxo sopranoa)

Dantzariak: Jon Maya, Doltza Oar-Arteta, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Larraitz Etxebeste

New Orleanseko brass bandak eta Jazza euskal dantza eta musikarekin uztartzen dituen proiektu artistikoa. Zazpi musikari izango dira, “Pirata” buru dutela, Kukaiko beste hainbeste dantzarik lagunduta. Hiriko 4 gunetan arituko dira: 19:00ean hasiko dira Saguesen, bigarren geldialdia Kursaaleko Kutxa Kuboaren parean egingo dute, Boulevardeko Kioskora iritsiko dira, hirugarren aldiz arituko dira, eta azken geldialdia Nauticoolen egingo dute. Musikariek eta dantzariek bizikletaz eta atoian egingo dute ibilbidea leku batetik besterako, eta geldialdi bakoitzean ordu erdiko ikuskizuna eskainiko digute.

Jai giroa nagusi izango den ekitaldi alaia, 58. Jazzaldiaren etorrera iragartzeko modu zoragarria.

Web

Twitter

Facebook

Instagram