single

ARTISTAK

Federico Buccini & JEMMA Label

0

FedericoWebShanti Colucci (bateria), Rosario Ceraudo (perkusioa), Federico Buccini (teklatuak, gitarra akustikoa), Marco Bruno (baxua), Alessandro Recanati (gitarra), Agnese Antonelli (biolina, ahotsa), Sofia Ara (saxo sopranoa, flauta, ahotsa), Daniel Ventura (saxo tenorra, flauta), Ludovico Franco (tronpeta, fliskornoa)

Federico Buccinik eta JEMMA zigiluak kolektibo bat eratu zuten, jatorri artistiko desberdinetako Italia osoko musikariak biltzen dituena. Kolektiboa Erromako klub txiki batek astero antolatutako jam session batean eratu zen. Jam haietan harmonia handia zegoen musikarien artean eta horrek ireki zion bidea musika-generoen mugak ezagutzen ez dituen proiektu bati. JEMMA globaltasunaren adierazpen bat da, maitatu, landu eta partekatzekoak diren kulturen eta eraginen nahaste bat, alegia.

Federico Buccini eta JEMMA label LAZIOSounden 2022ko edizioaren irabazleak izan dira Jazz kategorian. Regione Lazio eskualdeak babestutako programa bat da LAZIOSound, artista sortu berriak bultzatu eta talentuak balioan jartzea helburu duena, musika gaztea hedatzeko eta Lazion, italian, eta mundu osoan produkzio artistiko berriak sustatzeko.

Instagram

Facebook

You Tube

Logo-lazio-soundLogos-regione-lazio