single

ARTISTAK

FIVE STARS

0

Rainald Colom (tronpeta, zuzendaritza), Francesco Cafiso (saxofoia), Fred Nardin (pianoa), Kristin Korb (baxua, ahotsa), Francesco Ciniglio (bateria)

Five Stars proiektua Marciac-eko Jazzaldiaren babesean landua da, belaunaldi bereko musikari interesgarrienetako bosten talentua erakusteko. Musikaren arloan guztiek garatzen dituzte beren kontzeptuak XXI. mendean oinarrituta, baina betiere joan den mendeko musikari handienetako batzuen eragipean: Wynton Marsalis, Roy Hargrove, Phil Woods, Mulgrew Miller, Ray Brown,…

Jazzari beren ikuspegi pertsonala gehitu nahi diote, Jazzaren beraren esentzia mantenduta.

 


 

RAYNALD COLOM

Raynald Colom (Vincennes, Frantzia, 1978) Jazzaren nazioarteko eszenako tronpetista onenen artean dago. Gainera, tronpetaren aitzindari nagusietako bat da musika flamenkoan. Jazz, pop eta flamenkoko musikari gailenekin kolaboratu du ꟷGreg Osby, Nicholas Payton, David Sánchez, Eric Reed, Mulgrew Miller, Al Foster, Jesse Davis, El Piraña, Chano Domínguez, Raimundo Amador, Vanessa Martin eta Paco de Lucía, batzuk aipatzearrenꟷ eta eskari ugari jaso ditu artistengandik haien proiektuetan parte har dezan ꟷCarles Benavent, Luis Salinas, Perico Sambeat, Chicuelo, Duquende eta Juan de Juan, besteak besteꟷ. Aipatzekoa da ere Manu Chaoren “Clandestino” biran parte hartu zuela.

Birak egin ditu AEB, Europa eta Asiatik, eta Europako Jazzaldi onenetako askotan aritu izan da jotzen. Sei disko argitaratu ditu lider gisa, eta grabazio ugaritan parte hartu du laguntzaile gisa.

FRANCESCO CAFISO

Francesco Cafiso, Jazzaren historiako talentu goiztiarrenetako bat, Vittorian (Sizilia, Italia) jaio zen 1989an, eta bederatzi urte besterik ez zituela hasi zen lanean nazioartean ospea zabaldua zuten Jazz musikariekin. 2002ko uztailean Pescarako Jazzaldian Wynton Marsalis ezagutzea abagune erabakigarria izan zen bere ibilbidean. Saxofonista gaztearen dohainengatik harrituta ꟷCafisok 14 urte besterik ez zituen orduanꟷ Marsalisek 2003ko Europako bere biran eraman zuen bere zazpikotearekin batera.

Une hartatik aurrera, Cafiso etengabe aritu da kontzertuetan, kolaborazioetan eta diskoetan parte hartzen, bai Italian bai atzerrian. Bere ibilbidearen 20 urteetan zehar, Estatu Batuetako eta Europako Jazzaren lehengo eta oraingo izen handietako batzuekin lan egin du: Hank Jones, Cedar Walton, Mulgrew Miller, Jimmy Cobb, Ben Riley, Ray Drummond, George Mraz, Reggie Johnson, Lewis Nash, James Williams, Joe Lovano, Jon Faddis, Joe Locke, Enrico Rava, Gianni Basso, Dado Moroni, Franco D’Andrea eta beste asko.

 

FRED NARDIN

1987an Saint Remyn (Frantzia) jaioa, Fred Nardin bost urte zituela hasi zen pianoa jotzen; ondoren, Chalon-sur-Saôneko Kontserbatorioan sartu zen, aurrena musika klasikoa ikasteko eta hurrena Jazz musikan prestatzeko, Sylvain Beufen zuzendaritzapean. Hemezortzi urterekin Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse de Paris-eko (CNSMDP) Jazz & Musiques Improvisées sailean sartu zen.

2012an The Amazing Keystone Big Band taldea eratu zuen, eta 2017an Frantziako Académie du Jazz-ek Django-Reinhardt saria eman zion.

Bere ibilbidean zehar, beste askoren artean, hauekin aritu da jotzen: Stefano Di Battista, Lionel et Stephane Belmondo, Fabrizio Bosso, André Ceccarelli, Evan Christopher, Jesse Davis, Joël Frahm, Rodney Green, Eric Harland, Scott Hamilton, Biréli Lagrène, Ralph Lalama, Didier Lockwood, Don Menza, Charnett Moffett, Cécile McLorin Salvant, Joe Sanders, Jacques Schwarz-Bart, Gary Smulyan, Veronica Swift eta Stochelo Rosenberg.

KRISTIN KORB

Kristin Korb Montanan (AEB) jaioa da. Eastern Montana College-n lortu zuen musika hezkuntzako titulua, eta baxu klasikoaren interpretazio masterra Kaliforniako Unibertsitatean. Bere irakasle Bertram Turetzkyk inspiratu zuen Korb aldi berean abestu eta baxua jo zezan. Ray Brownekin ere ikasi zuen, eta harekin egin zuen bere debut diskografikoa, Introducing Kristin Korb with the Ray Brown Trio, 1996an kaleratua.

Korbek AEBko hainbat unibertsitatetan aritu da irakasten, eta oso sartuta dago hezkuntzaren arloko dibulgazio lanean. Bere ibilbidean zehar hainbat artistarekin aritu da jotzen eta grabatzen ꟷRay Brown, Jeff Hamilton, Bruce Forman, Sheila Jordan, Jan Lundgren, Alex Riel, Harry Allen, Otmaro Ruíz,…

FRANCESCO CINIGLIO

1989an Napolin (Italia) jaioa, Francesco Ciniglio sei urterekin hasi zen bateria jotzen, Sergio Di Natale maisuaren tutoretzapean. 21 urte zituela New Yorkera joan zen bizitzera, eta Arte Ederretan lizentziatu zen Jazz ikasketetan, New Yorkeko City College-n. New Yorken bizi zen aldian Artist Diploma taldeko bateria izan zen Juilliard School of Music-en. John Patitucci, Fred Hersch, Mike Holober, Dan Carillo eta Scott Reevesekin ikasi zuen, eta bateriako klase partikularrak ere jaso zituen Gregory Hutchinsonekin.

Bere ibilbide profesionalaren hasieratik hainbat musikarirekin lan egin du: Aaron Parks, Joe Sanders, Shai Maestro, Dayna Stephens, Seamus Blake, Joel Frahm, Donny McCaslin, Scott Colley, Sheila Jordan, Melissa Aldana, Cyrille Aimee, Stefano Di Battista eta beste asko. 2019an bira bat egin zuen Wynton Marsalis taldeko kide gisa, eta hala aurkeztu zen, besteren artean, Jazz In Marciac-en.