single

ARTISTAK

FREEDOM FIRST

0

Keith LaMar (ahotsa, poesia), Albert Marquès (pianoa), Erin Corine (ahotsa, flauta), Manel Fortià (kontrabaxua), Mark Ayza (bateria)

Freedom First izenez, Albert Marquès Jazz pianista katalanak zuzenean aurkeztuko du Keith LaMarrekin grabatutako diskoa. La Mar preso dago, 1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorra ezarri ziotenetik, eta 2023ko azaroaren 16an dago programatua bere exekuzioa, hamarkadatan isolamendu zelda batean egon ondoren. Marquèsek asmatua eta ekoiztua, 2020 eta 2022 urte bitartean Girona eta Brooklyn artean grabatua, Freedom First (2022) artista batek heriotza-korridore batetik parte hartzen duen aurreneko albuma da historian.

2020an ekin zitzaion proiektuari. Harrezkero, hainbat eta hainbat musikarik New Yorkeko kaleetan kontzertuak ematen dituzte, LaMarri hamarkada luze hauetan preso eta isolatuta bizirauten lagundu dioten Jazz estandarrak jotzen, eta LaMarrek berak parte hartzen du haietan telefono bidez kartzelatik poesia zuzenean errezitatzen. Proiektua “Justice for Keith LaMar” kanpainaren barruan sartzen da, helburu duena heriotza-zigorraz kontzientziatzea eta LaMarren exekuzioa eragoztea.
Kontzertua laukote formatu klasikoan aurkeztuko da, Albert Marquès lider dela eta beste lau musikarik agertokian lagunduta. Guztiei, hurrunetik, Keith LaMarren ahotsa elkartuko zaie, presente egongo baita bere ahotsaren grabazioen bitartez. Gainera, espetxetik bertatik parte hartuko du kontzertuan telefonotik.

Espetxealdiko urte luze hauetan guztietan zehar, Keith LaMar bere kasa aritu da prestatzen intelektual bihurtzeraino; izan ere, Jazzean aditua, poeta eta dotorezia eta etorri handiko hizlaria izateaz gainera, John Coltraneren miresle handik honek diskurtso interesgarri bat du eskaintzeko.
2023ko azaroaren 16an, ia hiru hamarkada itxialdian eta bakartuta egon ondoren exekutatuko dute, bere burua errugabetzat aitortu izan arren beti. Hala, proiektu honek arrazoi horregatik du helburu hori saihestea. Horretarako, “Justice for Keith LaMar” kanpainarako dirua bildu eta kasua ezagutzera ematen dihardute.

ALBERT MARQUÈS

Albert Marquès pianista, konpositore eta aktibista politikoa da, Bartzelonako Liceuko Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan lizentziatua. Bere ibilbidean zehar Bartzelonako Jazzaren eszenako musikari onenekin jo izan du. Parisa lekualdatu zenean, besteak beste Remi Vignolo eta Pierre Perchaud musikariekin jo zuen, eta Leon Parker bateria afroamerikarraren laukoteko kide izan zen pianoan. 25 urte zituela, New Yorkera lekualdatu zen, eta bertan ezagutu zuen bere mentorea, Arturo O’Farrill; honek Afro Latin Jazz Alliance bere erakundean irakasteko kontratatu zuen; irabazi asmorik gabeko erakunde honek dohainik eskaintzen ditu Jazz latinoko musika klaseak babes gutxien duten New Yorkeko eskola publikoetan.

Marquèsek lau album grabatu ditu lider gisa eta sarritan kolaboratzen du musikariekin, Ario Hoenig, Antonio Lizana, Roy Nathanson, Matthew Garrison, Brian Jackson, William Parker eta Adam O’Farrillekin, besteak beste.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify