single

ARTISTAK

GIOVANNI GUIDI: “Ojos de Gato” a Tribute to Gato Barbieri

0

GUIOVANNIGiovanni Guidi (pianoa), Gianluca Petrella (tronboia), James Brandon Lewis (saxo tenorra), Brandon López (baxua), Chad Taylor (bateria, perkusioak), Francisco Mela (bateria, perkusioak)

Jazza eta munduko musikak uztartzearen aurrenetako adibidetzat hartzen den The Third World diskoa argitaratu eta berrogei urte igaro direnean, Giovanni Guidik omenaldi bat egiten dio sortzaileari: Leandro “Gato” Barbieri saxofonista argentinar ospetsua, duela bost urte zendua.

1985ean Folignon (Italia) jaio zen Guidi, eta Enrico Rava tronpetistarekin batera hasi zuen bere ibilbidea nazioartean. 17 urte baino ez zituela, pianista bere taldean parte hartzera gonbidatu zuen Ravak, txundituta utzi baitzuen Sienako udako ikastaroetan pianoaren aurrean erakutsi zuen bizitasunak. Gaur egun, Guidi pianista kreatiboenetako bat da Europan, bere material propioa konposatzen du eta, bere taldearekin, bereak ez diren konposizioak ere moldatzen ditu.

Pianistari laguntzen, artista gailen hauek izango dira: Gianluca Petrella, tronboian, musikari italiar talentudun eta ospetsuenetako bat; James Brandon Lewis, saxo tenorrean; Chad Taylor, baterian, eta Brandon López, baxuan.

 

 

Print