single

ARTISTAK

GONZALO ENCINAL & FRAN SERRANO

0

Gonzalo Encinal (pianoa, teklatua), Fran Serrano (kontrabaxua)

Gonzalo Encinal

Algecirasen jaioa, Madrilen egin du bere bizitzaren zatirik handiena. Han hasi zen autodidakta gisa pianoa jotzen. Musika Garaikideen Konposizioko goi mailako gradua eta Interpretazioko goi mailako gradua egin ditu, Jazz pianoa espezialitatean. Besteak beste, Bob Sands, Jo Krause, Guillermo McGill, Jorge Vera, Iñaki Salvador eta Andrzej Olejniczaken eskolak jaso ditu, eta Bob Minzter, Kenny Werner, Richard Bona eta Jonathan Blakeren klase magistraletan izan da.

Fran Serrano

Jazz kontrabaxuan, musika modernoan titulatua, interpretazioan eta pedagogian masterra ─ESMUCen (Bartzelona)─ besteak beste Horacio Fumero, Mario Rossy eta Marcelo Escrich irakasleekin. Gaur egun, bere ibilbidea hainbat proiektu eta grabaziotan banatuta dago, Bartzelona, Euskadi, Nafarroa eta Errioxaren artean. 2021ean aurkeztu zuen bere aurreneko lan diskografikoa lider gisa Gasteizko Jazzaldian, eta Hondarribia Jazz eta Ondas de Jazz festibaletan, besteak beste.