single

ARTISTAK

GONZALO RUBALCABA & AYMÉE NUVIOLA

0

GONZALO RUBALCABA 2Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Aymée Nuviola (ahotsa)

Gonzalo Rubalcaba Jazz afrokubatarraren musikari gailenenen artean dago, eta post-bop garaiko pianista eta konpositore onenen artean. Habanan jotzen hasi zen, eta 1978an bere lehen taldea sortu zuen: Proyecto. Laster erakarri zuen Dizzy Gillespie handiaren arreta eta, 1985ean, Gillespie en Vivo con Gonzalo Rubalcaba LPa grabatu zuten batera. Horrek ekarri zion aintzatespen internazionala, baita birak ere Japonia, Kanada, Brasil eta Europako hainbat herrialdetan zehar. 4 Grammy irabazi ditu, horietako bi latinoak, eta 17 izendapen jaso ditu, azkena Aymée Nubiolarekin batera 56. Jazzaldian aurkeztuko duen albumagatik, Viento y Tiempo, Tokion grabatua.

Aymée Nuviola, abeslari, konpositore eta aktorea, musikari familia batean jaio zen eta Manuel Saumell kontserbatorioan prestatu zen. “La Sonera Del Mundo” ezizenez ezaguna da, eta bere musikak jaso dituen eraginak hauek dira: Jazz estatubatuarra, bossa nova, son kubatarra, tinba, saltsa, guaratxa, boleroa, filina…

Bi musikariek, Ayméek eta Gonzalok, haurrak zirela ezagutu zuten elkar, Habanan; haien amak lagunak ziren, eta biek zuten piano-irakasle bera. Ordutik, haien bizitzak eta ibilbide artistikoak bide arrakastatsuetatik garatzen joan ziren, baina bananduta, harik eta, 20 urte geroago, berriro elkar gurutzatu eta omenaldi musikal bat egitea erabaki zuten arte beren sustraiei, beren amei, elkartu eta handi egin zituen iraganari, Habanatik jotzen duen musika haizeari, bizitzari… Horrela sortu zen Jazzaldiaren edizio honetan aurkeztuko duten proiektua: Viento y Tiempo.