single

ARTISTAK

Gregario de Luxe

0

gregariodeluxe web 900x500

Dr.Thelonious (ahotsa, teklatua), Rev.Cleofus Yeims (baxua), Elwood Pinzón (gitarra), Charlie Chaston Jr. (bateria), Jammin’ Jason (saxo tenorea), Jeffrey Jackson (tronpeta), John-John Bones (tronboia), Jumpin’ Jodie (saxo baritonoa), Dina (ahotsa, koruak), Daisy (koruak), Diane (koruak)

Gregario de Luxe banda Iruñean sortu zen 2005ean, Blues Brothersen eraginez sortu bazen ere, laster bere bidea hartu zuen, rhythm and blues eta soul klasikoaren artean murgilduz eta 60ko urteetan Detroit, Memphis edo Philadelphian sortutako musika beltzaren abeslari eta taldeak jarraituz: Sam Cooke, Aretha Franklin, Otis Redding, Etta James, Stevie Wonder, The Supremes, The Temptations…

‘Atseden aktibo’ baten ondoren Gregario de Luxe eszenara itzuli zen, bere burua berrasmatuz, aurpegi berriekin eta beraiek konposatutako soinu klasikoko kantuak ekarriz, baita ereserki handien berrikuspenak eta, are, pop edo rock abesti mitikoen bertsioak ere. Hori guztia bandaren berezko betiko ezaugarriekin: zuzeneko indartsuak, kemen kutsakorra eta ikusleak ikuskizunaren partaide bihurtzen dituzten kontzertuak. Formula horrek, hain zuzen, Espainiako jaialdi eta areto garrantzitsuetan jotzera eraman ditu.

www.gregariodeluxe.com

Facebook

Twitter

Youtube

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa