single

ARTISTAK

GREGORY PORTER

0

Gregory Porter Web

Gregory Porter abeslariak ahots berezia du, aldi berean indartsua eta santsuala, boteretsua eta xarmararria. Bere ahotsaren maisutasuna, bere intentsitate emozionala, generoak gainditzeko eta publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna, bere dotorezia, bere berealdiko irudia, bere estilo denboragabea… arrazoietako batzuk dira Gregory Porter egungo Jazzaren gizonezko ahots handienen artean dagoela irizteko.

Baritonoak, Sacramentokoa jatorriz, beka bat jaso zuen San Diego State University-n football amerikarrean jokatzeko, baina aurreneko urtean lesio bat izan zuen sorbaldan, eta horrek behartu zuen kirola uztera. Harrezkero, abeslari izateari ekin zion. Bluesaren, gospelaren eta soularen eraginpean, miresten zituen abeslarien artean zeuden Nat King Cole, Joe Williams eta Donny Hathaway. 2010ean egin zuen debuta, 38 urte zituela, Water bere aurreneko diskoarekin, eta harrezkero lau lan argitaratu ditu bakarka, arrakasta handikoak salmentaren eta kritikaren aldetik. 2013an eta 2016an, Jazz Disko Bokal Onenaren Grammy saria jaso zuen.

Jazzaldian lau aldiz aritua den Gregory Porter XXI. mendeko Jazzaren fenomeno nabarmen bat da, ahots zoragarria du eta, bere zuzeneko emanaldiek erakusten duten bezala, sasoi betean dago.

https://www.gregoryporter.com/
https://www.instagram.com/gregoryportermusic/
https://twitter.com/GregoryPorter
https://www.facebook.com/gregoryportermusic/