single

ARTISTAK

HAKUEI KIM

0

Hakuei Kim 1975ean jaio zen Kioton, eta Sapporon hazi zen, korear eta japoniar jatorriko familia batean. Nerabezaroaren amaiera aldera Sydneyra lekualdatu zen. Bertan, Mike Nocken tutoretzapean, Jazza eta inprobisazioa ikasi zituen Sydneyko Musika Kontserbatorioan.

Australian eman zituen urteetan, Hakuei Kim gazte talentudun emergente gisa irmotu zen bertako eszenan. Open the Green Door (2005) bere estreinako albuma grabatu ondoren, Tokiora itzuli zen; bertan bizi da oraindik, eta hamabi disko argitaratu ditu harrezkero.

Kim, pianista, konpositorea eta moldatzailea, bai nazioarteko bai Japoniako Jazzaldietan aritua da: Yokohama Jazz Promenade, Sapporo City Jazz, Hong Kong International Summer Jazz Festival, Gwangju International World Music Festival, Detroit Jazz Festival…

Bere musika ederra ideia erritmikoez, dinamismoz eta etenaldiez, mugimenduz eta baretasunez betea dago.

SAN TELMO MUSEOA

Hakuei Kim eskainiko duen kontzertua Skoda San Telmo Museoko klaustroan egingo den Piano Solo zikloaren parte izango da. Bertan, 4 pianista japoniarrek 5 piano kontzertu emango dituzte.

Gainerako kontzertuak hemen aurki ditzakezu.

Web

Instagram

Facebook

Twitter

YouTube

Spotify

Japan Fundazioa