single

ARTISTAK

HIROMI

0

Hiromi_Web

Hiromi, zalantzarik gabe, pianoaren ordezkari gailenetako bat da XXI. mendeko Jazzean. Bere teknika perfektua, gainezka egiten duen bere sentsibilitatea, bere berotasun eranskorra, eta inprobisazioa zein konposizioa nekez lor daitezkeen mailetara igotzeko duen gaitasuna, dira, beste askoren artean, 2003an Another Mind diskoa kaleratu zuenetik publiko eta kritikari hainbeste gustatu zaizkien ezaugarriak.

Hiromi Uehara lau aldiz aritu da Jazzaldian eta guztietan utzi du liluratuta eta txundituta publikoa. Lehenengo aldiz Stanley Clarkekin etorri zen 2010ean, The Trio Project bere taldearekin jotzeko 2011n eta 2013an, eta azkeneko aldiz 2017an Kursaal Auditorioan Edmar Castañedarekin.

Pianista eta konpositore japoniarra 6 urterekin hasi zen jotzen eta Berklee-n jarraitu zuen prestakuntza jasotzen. Berak dioenez, beti dabil ikasteko egarriz, eta egiten duen guztian nabaritzen da hori. Bere musikak Jazzaren mugak gainditzen ditu, musika klasikoaren, rockaren eta poparen elementuekin. Emaitza sofistikatua, fina, sotila, freskoa, dinamikoa, kementsua, indarrez betea, irudimentsua… guztiz zoragarria da.

https://www.hiromiuehara.com/s/y01en/

https://www.instagram.com/hiromimusic/

https://twitter.com/hiromispark

https://www.facebook.com/HiromiFan