single

ARTISTAK

Horda

0

Horda web 900x500

Eolo Andino (saxo altua), Nico Andino (tronpeta), Karles Pérez (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)

Horda talde kolaboratiboa da, Musikeneko azken promozioetako musikari garrantzitsuenetariko batzuek osatua. Hordako kideak 2018an elkartu ziren amerikar eta europar Jazz estiloen arteko konexioa adierazteko asmoz. Taldeak hierarkia harmonikorik ez izatea du ezaugarri, era horretan ahalbidetzen da kontrabaxu eta bateria-jotzaileek bakarlari inprobisatzaileei askatasun osoa ematea. Horda 60ko urteetako amerikar Jazzeko abangoardia formatua duen taldea da, Ornette Colemanek The Shape of Jazz to Come albumarekin irekitako bideari jarraituz, izan ere, Coleman erreferente bat da talde honentzat.

Hordak Impulso Saria irabazi zuen 2019an. Harrigarria da, bere taldekideak oso gazteak izan arren, talde honen konposizioen eta interpretazioen heldutasuna eta kalitea.

57 Jazzaldian parte hartzeko aukeratutako Tokiko Taldea.

Youtube 

Instagram

Facebook

Soundcloud

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa