Iago Azkue 2003an jaio zen Azpeitian (Gipuzkoa) eta zazpi urte zituela sartu zitzaion magiarekiko interesa. 2015ean eman zuen bere lehen ikuskizuna Soraluzeko gaztetxean. 2016an “Txisteratik Egun Magikoa”-ren I. edizioan parte hartu zuen Azpeitian eta ordutik urtero egin ohi du. Mago gazteak herriz herri eraman du bere magia Gipuzkoako lurraldean zehar: Azpeitia, Bergara, Altzo, Itziar, Zarautz, Getaria.…
XXI. mendeko magia ikuskizuna eskainiko du Iagok, haur nahiz helduentzako saioa izango da, teknologia eta esku joko ugariz osaturikoa.