single

ARTISTAK

ILL CONSIDERED

0

Emre Ramazanoglu (bateria), Idris Rahman (saxoa), Liran Donin (baxua)

Ill Considered banda britainiarrak izaki bizidun bat balitz bezala funtzionatzen du, etengabe garatzen eta egokitzen beren emozioak ahalik eta modurik egokienean espresatzea lortzeko helburuz. Hala, eta betiere inprobisazio kolektibo batean oinarrituta eta ideia xumeetatik abiatuta, berealdiko momentuak pizten dituzte, berdinik ez dutenak aldi bakoitzean, neurrira eginak momentuaren, lekuaren, publikoari darion indarraren eta musikarien aldartearen arabera.

Musikari guztiei antzematen zaie sentsibilitate handia eta inprobisaziorako trebetasun nabarmena, eta interakzioan eta elkarrizketan daude uneoro. Emaitza hauxe da: musika iragarrezin bat, moldakorra, asmamenez betea; barealdiekin eta sekulako indarra darien momentu frenetikoekin; inprobisazio neurrigabea, progresio erritmiko itzelekin, punk sen hori nabarmentzen denekoa eta, aldi berean, sofistikatua, korapilatsua eta inguratzailea.

Zuzenekoa da beren sormen guztia ondoen garatzen duten eremua, eta hipnotikoak —baita katartikoak ere— izatera iristen dira. Hortaz, gonbidapen bat da hau, egiten duten musika zoragarri eta berdinik gabeko horretan haiekin batera murgildu nahi duenarentzat.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify