single

ARTISTAK

IÑAKI SALVADOR

0

01FOTO IÑAKI SALVADOR 1Iñaki Salvador (pianoa)

Euskal Herriko musikaren azken hamarkada hauetan giltzarri bat da Iñaki Salvador eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren ordezkari garrantzitsuenetako bat nazioartean. Pianista, konpositorea, moldatzailea eta irakaslea, maisu handien —besteak beste, José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianistak eta Francisco Escudero konpositorea— zuzendaritzapean egin zituen pianoko, harmoniako eta konposizioko ikasketak. Musika modernoan eta Jazzean, bere prestakuntza autodidakta izan da batik bat.

Bere ibilbide luze eta oparoan disko ugari argitaratu ditu bere izenean, bere taldeen buru izan da, arrastoa utzi duten proiektuak sortu ditu, soinu-bandak konposatu dituzinemarako, telebistarako, antzerkirako eta dantzarako, eta musikari askorekin kolaboratu du, besteak beste, aipatzekoak: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Jorge Pardo, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen…

Donostian—bertan jaioa da 1962an— Jazzaldian parte hartu zuen aurreneko aldia hamazazpigarren edizioa izan zen, 1982an, eta han irabazi zuen bakarlari onenaren saria Euskal Taldeen Lehiaketan. Ordutik, Iñaki Salvador, iaz Donostiako Jazzaldia saria jaso zuena, gure jaialdian parte-hartze gehien izan duen musikaria bilakatu da.